Sybille Neumeyer
souvenirs entomologiques

Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) arabera, Europako intsektu espezieen laurden bat galtzeko arriskuan dago. souvenirs entomologiques (oroigarri entomologikoak) proiektua hau Berlingo eta Karlsruheko Natur Zientzien Museoekin egindako lankidetzaren emaitza da, eta gainbehera hori digitalizazio-teknologietan oinarritutako artxibo-praktikekin lotzen du egileak. Praktika horiek, paradoxikoki, ekosistemak suntsitzen laguntzen dute beren energia-kontsumoagatik eta CO2 emisioengatik, eta, aldi berean, sistema bizien gaineko begirada estraktibista eta koloniala betikotzen dute, datu-paketeetara murrizten baitituzte.

Intsektuek metal astunak eta substantzia toxikoak pilatzen dituzte beren gorputzetan, eta bioadierazle gisa erabili ohi dira, ingurumen-aldaketekiko duten sentsibilitate handiagatik. Egiazko intsekturik gabeko etorkizunean, haien mamu-pertsonifikazioak –argazkietatik abiatuta hiru dimentsioko irudikapenak sortzen dituen fotogrametria bezalako teknikak erabiliz eginak– desagertutako mundu baten aztarna gisa geratuko dira, eta gizatasunean hain zentratuta ez dagoen ikuspegi batetik behatzeko gonbidapen gisa.


M. Jiménez

Sybille Neumeyer (Alemania, 1982)
souvenirs entomologiques

2025eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Antzinako gasolindegia