Satoshi Fujiwara
Friday Reports

Satoshi Fujiwara Parisen zegoen 2015eko azaroaren 13ko atentatu terroristak gertatu zirenean. Gertaeren lekuetara hurbildu zenean, jendez hutsik aurkitu zituen, baina komunikabidez gainezka. Friday Reports-en (Ostiraleko txostenak) gaia irudi mota bera erreproduzitu eta zabaltzen duen ekosistema mediatikoa bera da, gertaera edozein dela ere. Enkoadraketa berberek, argazki- eta bideo-kamera berberek edo lengoaia bisual berak edozein gertakizun, ohiz kanpokoa izanda ere, eszenatoki berdin-berdin bihurtzen dute. Dimentsio eszenografiko hori oso presente dago Fujiwararen proposamenean. Komunikabideen irudiak batez ere formatu digitalean eta pantailan kontsumitzen diren garai honetan, Fujiwarak argazkigintzaren materialtasuna aldarrikatzen du, fokua zabaltzen duten formatu handiko instalazioekin, bere testurak ia abstrakzioraino erakutsiz.

Artista honen lanak Garry Winogrand estatubatuarrarenera garamatza, 1969an hasitako Public Relations seriean era guztietako ekitaldien argazkiak bildu zituen artistarenera. Prentsaurreko, inaugurazio, manifestazio edota kirol-ikuskizunetako argazkiak atera zituen eta orduan, jada, adierazi zuen hedabideek zer nolako eragina duten gertaeretan. Fujiwarak, Winograndek bezala, hausnarketa meta-fotografiko hau txertatzen du, begirada mediatikoak gertaera bera horretan nola modulatzen duen eta, batzuetan, nola eraikitzen duen adierazten duena.


M. Jiménez

Satoshi Fujiwara (Japonia, 1984)
Friday Reports

2025eko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Algortako Azoka
Laguntzailea: Algortako Azoka Merkatariak