Sabiha Çimen
Hafiz

Sabiha Çimen jatorri turkiar-persiarreko argazkilariak neska musulman gazteei buruzko begirada berri bat proposatzen du Hafiz (Koranaren zaindariak) bildumarekin. Formatu ertaineko filmean egina eta 300 irudi baino gehiagoko argazki-liburuan argitaratua, berak egin zuen bezala testu sakratua ikastera eskola koranikoetara joaten diren nesken egunerokotasunera hurbiltzen da proiektua, haurtzarotik gaztarora igarotzeko erritua dena, laguntasunak, ametsak, jolasak eta errebeldiak markatutakoa.

Prozesuan bere esperientziara itzuli da –“berriro ikusi dut neure burua orduan nintzen bezala”–, eta protagonisten konfiantza bereganatzeko borrokatzen du, beren intimitatearen mugak negoziatuz eta oztopo kulturalak gaindituz, hala nola irudiaren tabua islamean. Emakume musulmanak klixeetan giltzaperatzen dituen begirada exotizante eta murriztailetik urrun, Çimenek balioan jartzen ditu emakume horien banakotasuna eta pertsonalitate desberdinak, baita beste edozein tokitako gazte eta nerabeekin alderatuta hain desberdinak ez diren gazte eta nerabeak direla ere. Magnum agentzia enblematiko eta esklusiboan sartu berritan, Sabiha Çimenek erakusten du ez dagoela dena esanda argazkigintza dokumentalaren alorrean.


M. Jiménez

Sabiha Çimen (Turkia, 1986)
Hafiz

2025eko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak