Jean-Marie Donat Collection
Erretratu anizkoitza

Erretratu anizkoitza, multigraphe izenez ere ezagutzen dena, XIX. mendearen amaieran, argazki-lengoaiaren hastapenetan, esperimentatzen hasi zen teknika bat da. Askoz ere beranduago lortu zuen ospea, XX. mendearen lehen hamarkadetan, surrealismoaren, futurismoaren eta lehen abangoardien kideak, hala nola Marcel Duchamp edo Ramón Gómez de la Serna, interesa agertzen hasi zirenean, identitateak bitan banatzeari, ilusionismoari eta fantasmagoriei buruz zituzten ideiak gauzatzeko era dibertigarri gisa hartu baitzuten.

Asmamen teknikoaren eta feria-entretenimenduaren arteko erdibidean, multigraphe deritzona ispilu-sistema batean oinarritzen da, eta horri esker, hartualdi bakar batean, objektu baten edo pertsona baten erretratua egin daiteke hainbat angelutatik, hiru dimentsioko ikuspegia gogorarazten duen emaitzarekin. Teknika honen goraldiak argazkigintzarenarekin bat egin arren, 360º-ko ikusmena aurreratzen duen teknika honen erabilera Errenazimentuan hasten da, eskultura modelatzeko balio zuten subjektu baten gaineko hainbat bista lortzeko erabiltzen zenean. Horrela iritsi dira gaur egun arte Van Dyck-en Karlos I.a Ingalaterrako Erregearen erretratuak (1636) edo Philippe Champaigne-ren Richelieu kardinalarenak (1642).


M. Jiménez

Jean-Marie Donat Collection (Frantzia)
Erretratu anizkoitza

2025eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Algortako Kasinoa
Laguntzaileak: Jean-Marie Donat Collection eta Algortako Kasinoa