Estampa
Paisanajes

Aurten ere, Getxophotok Kutxa Fundazioarekin kolaboratu du bere Fototeka argazki-artxiboa eraldatuz. Artistak gonbidatzen ditu Kutxatekako bilduma digitalean oinarritutako proiektu bat egitera eta, oraingo honetan, gonbidatua Estampa kolektiboa izan da, adimen artifizialeko tresnen bidezko programazio subertsibo eta sortzaileko estrategietan espezializatua, hala nola algoritmoak eta datuak ateratzeko sistema automatikoak, informazio-bolumen handietan modu ikusezinean jarduten dutenak.

Haien proposamena Fototeka artxiboaren kontrako interpretazioa da. Argazkietan behin eta berriz agertzen diren jarreren detekzioan oinarrituta –garaiko herritarren bereizgarri ziren posatuak, keinuak eta beste gorputz-posizio batzuk–, Estampak irudi finkoak mugimenduan dauden irudi bihurtzen ditu. Fikziozko koreografia edo “kronoargazki” honek artxiboa bereganatzen du zinema esperimentaleko pieza posible bat sortzeko abiapuntu gisa, gorputzak eta espazioa betetzeko moduak hainbat garai historikotan zehar lotzen dituen ariketa filmiko hedatu bat.


M. Jiménez

Estampa (Bartzelona)
Paisanajes

2025eko edizioa
Barruko instalazioa
Komisario digitala: Jon Uriarte
Non: Algortako azoka
Colabora: Kutxa Fundazioa eta Algortako Azoka Merkatariak