Dragon Zeta x Gelati! Gelati!
Berriro ere elkarlanean ari gara Bizkaiko izozki artisauaren maisuekin, Gelati! Gelati! Edizio honetarako zentzumen guztiekin gozatzeko izozki harrigarri bat prestatu dute: Dragon Zeta. Dinamita izozki bat da: fruta baten zapore bizia gure ahoetan karraska egingo duen osagai sekretuarekin nahasten dena, eta gutako askori haurtzaroko oroitzapenetara eramango gaituena.
Asmatzen al duzu konbinazioa?

Playlist x Raül Refree
Play sakatzea fede-ekintza bat da. Musika entzuteak sekula egon ez garen dimentsioetara teleportatzen gaitu. Irudimenaren jaurtitzaile hutsezina da eta horregatik, edizio honetarako inoiz baino egokiagoa den playlist-a sortu du musikari, konpositore eta ekoizle katalanak. Bertan aurkituko diren taldeen artean Eurythmics, Franco Battiato, Talking Heads, Barricada, The Flaming Lips, Fugazi, Kae Tempest, MGMT, Silvia Pérez Cruz eta Refree, eta beste asko izango dira. Bertan egoteko eta bizitzeko modukoa, eta Getxophoto edonon gozatzeko ate gisa dena.
Raül Refree
1976an Bartzelonan jaioa, Raül Refree musikaria, konpositorea eta ekoizlea da. Maria Rodés, Kiko Veneno, Rocío Márquez, Guitarricadelafuente, Rodrigo Cuevas, Niño de Elche, Ricky Martin, LA M.O.D.A edota C. Tanganarekin lan egin izan du ekoizle gisa. El Madrileño –azken artista honen albuma– Grammy Latino saria eskuratu zuen 2021ean. Sonic Youth taldeko Lee Ranaldorekin (Names of North End Women), Linarekin (Lina_Raül Refree), Silvia Pérez Cruzekin (Granada) eta Rosaliarekin (Los ángeles) ere argitaratu izan ditu diskoak.
Musikagile eta musikari gisa, 11 album kaleratu ditu, Refree izenpean. Filmen soinu-bandak ere konposatu izan ditu, besteak beste, Entre dos aguas (Isaki Lacuesta, 2018) filmarena. 2023an, el espacio entre aurkeztu zuen, bere bi soinu-bandekin egindako lan iradokitzaile eta esperimental bat: Florián Reyren Espainiako zinema mutuaren klasikoaren kopia zaharberritu baterako egindako musika, La aldea maldita (1930), eta bere ohiko kolaboratzaile Isaki Lacuestaren saritua izan den Un año, una noche (2022). Javier Calvo eta Javier Ambrossiren La Mesías telesail sarituaren eta Marta Lallanaren Muyeres filmaren soinu-bandak konposatu ditu.

Filmin x Elsa Fernández-Santos
Ez ahaztu Jaialdiaren eduki asko online ikusteko aukera izango duzula! Sartu Filmin-eko zure kontuan, bilatu Getxophoto aurkibidean eta disfrutatu Elsa Fernández-Santosek Play-ari buruz egindako film zerrendetaz: Haurtzaroa eta Jolasa, Sakatu berriro…, Ez jolastu nirekin, Estreinu gaua edo Jolas dezagun. Río Bravo (Howard Hawks), Opening Night (John Cassavettes), Trenque Lauquen (Laura Citarella), Spring Breakers (Harmony Korine), Petite Maman (Céline Sciamma) edo Compartimento Nº 6 (Juho Kuosmanen), besteak beste, barne hartzen dituen filmen zerrenda iradokitzaile eta eklektikoa da. Sakatu play!

Elsa Fernández-Santos
1968an Madrilen jaioa, Elsa Fernández-Santos 20 urte baino gehiago daramatza El País egunkariko kultur sailan zinema kritikari gisa. Horrez gain, Icon eta Smoda aldizkarietako zutabegilea eta Historia de nuestro cine La2 telebista kate publikoaren kolaboratzailea ere bada. El Estado Mental, Vogue eta Harper’s Bazaar-en idatzi izan du eta kazetaritzako Paco Rabal saria irabazi zuen El País Semanal-en argitaratutako bigarren mailako aktoreei buruzko erreportajearekin. Espainiako kontrakulturaren eta hirurogeita hamar hamarkadaren inguruko hainbat erakusketa komisariotu ditu: Ceesepe. Vicios Modernos, Esto no es Hawaii, Ouka Leele eta Supernova y Javier Campano. El ojo errante. Bestalde, Jordi Socías. Retratos (Bahía) argitalpenaren parte izan da eta Carlos Saura, De imágenes también se vive (Taurus) bere oroimenak editatzeaz arduratu da. Bi liburu idatzi ditu: La bombilla (Demipage) ipuin ilustratua eta Entrevistos. Manolo Blahnik (Rqr). Azken hau, oinetako disenatzaile ospetsuarekin edukitako elkarrizketa luze batean oinarrituta. Elsa, Blahnik-en Fleeting Gestures and Obsessions (Rizzoli) liburuaren kolaboratzailea izan da.
