Jason Fulford
Sol Moon Izar

Gizadiaren lehen jokoetako bat enigmena izan zen. Greziar mitologian, esfingea hiru gorputzez osatutako izaki bat zen –emakume-aurpegia, lehoi-hankak eta hegazti-soina–, eta bere asmakizunen zailtasunagatik zen gurtua, haiek asmatzen ahalegintzen zirenen patua erabakitzen baitzuten. Jatorri sakratua duten orakuluak eta beste igarpen-modu batzuk itxura ezberdinetan irauten dute gaur egun, tarot-kartetatik hasita enuntziatu sortzaile edo irudi sinboliko gisa ezkutuko esanahaiak dituzten asmakizunetaraino.

Sol Moon Izar Jason Fulford artista iparramerikarrak Getxophoto edizio honetarako sortutako mahai-jokoa da. Jolasten ari denak bere bizitza edo etorkizunari buruzko galdera bat egiten du. Parte-hartzaile bakoitzak ausaz aukeratutako hiru irudiren bidez erantzuten zaio galdera horri. Irudi horietako bakoitzak eguzkia, ilargia eta izarrak irudikatzen ditu, hurrenez hurren. Enigma guztiek bezala, triptiko bakoitzak esanahi posible asko ditu, baina jokalari bakoitzak mezu personal bat ikusiko du, bere irudimenaren, desioen eta beldurren arabera.


Jason Fulford
M. Jiménez

Jason Fulford (AEB, 1973)
Sol Moon Izar

2024ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako proiektua
Barruko instalazioa
Non: Algortako Kasinoa
Laguntzailea: Algortako Kasinoa