Feng Li
Golden Times

Badira arauak, metodoa eta diziplina ezartzen dituzten jokoak; beste batzuek, berriz, justu kontrakoa bilatzen dute: askatasuna, kezkarik eza, gozamena, kontrola galtzea, delirioa. Azken horiek deskribatzeko, ilinx terminoa erabiltzen da, grezieraz ur-zurrunbiloa esan nahi duena. Giza jarduera guztien artean, ziur aski dantza da izpiritu hori hobekien harrapatzen duena.

Golden Times-ek Golden Beach izeneko lurgorri batetik hartzen du izena, Chengduko aireportuaren ondoan dagoena, non, arratsaldean, milaka pertsona biltzen diren rave inprobisatuetan. Bat-bateko hitzordu horiek mezularitza-plataforma ezagunen bidez antolatzen dira eta duten berezitasuna da bertaratzen diren gehienak ez direla gazteak, adinekoak baizik, eta astean bizpahiru orduz eta hainbat aldiz etengabe dantzatzeko elkartzen direla. “Gero, ekitaldia beste leku batera joan zen, baina, denboraldi batez, dantza basatiko une hauek bizitzeko zortea izan nuen”, dio Feng Lik, seriearen egileak.


M. Jiménez

Feng Li (Txina, 1971)
Golden Times

2024ko edizioa
Kanpoko instalazioak eta edontzi-azpikoen bilduma
Non: San Nikolas Plaza, Areetako Hizkuntza Eskola eta Algortako tabernak
Laguntzailea: EOI Getxo