Anna & Bernhard Blume
Ödipale Komplikationen?

Haurtzaroa da jolasari askatasunik handienarekin ekiten diogun bizitzako etapa, aurrez pentsatutako ideiarik gabe, jakin-minak eta dibertimenduak bakarrik bultzatuta. Baina urte horietan osatzen dira gure neurosi gehienak ere. Freuden teoria psikoanalitikoaren arabera, horietako asko Edipo-konplexuak azaltzen ditu, gurasoekiko erakarpen eta etsaitasun sentimendu anbibalenteak biltzen baititu.

Aufstehen (alemanez altxatu) izeneko argazki-sekuentzia hau Konplexutasun edipikoak? seriekoa da, eta Anna eta Bernhard Blume artista-bikoteak aurkeztu zuen 1978an. Bertan, Bernhardek eta 70 urteko amak, bi hamarkada lehenagotik alarguna zenak, ariketa batzuk egiten dituzte elkarrekin arintasunari eusteko. Jarduera horrek, artistaren hitzetan, berriz elkartzeko bidea irekitzen du. Artikulazioak askatzeko keinuek zurruntasun emozionala gainditzeko eta sentimendu erreprimituak adierazteko ere balio dute. Artistaren aitak siesta egiten zuen sofa berean, ama-semeak beren mugimenduen eta afektuen azterketa ludiko eta zentzugabean murgiltzen dira, beldurrik eta lotsarik gabe, konplikaziorik gabe, ez edipikorik ez bestelakorik.


M. Jiménez

Anna & Bernhard Blume (Alemania, 1936-2020 / 1937-2011)
Ödipale konplikationen?

2024ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak
Laguntzailea: Goethe Institut