Susana Blasco
Lapsus

Zentzurik lauenean, lapsus bat deskuidu bat da, normalean hitz egiteko unean egiten den akats bati erreferentzia egiten diona. Sigmund Freudek garatutako zentzu psikoanalitikoan, lapsusa inkontzienteak eragindako nahaste bat da, pentsamendu, beldur edo desira erreprimitu bat azaleratzen duena. Latinezko etimologiaren ikuspegitik, lapsusak une batetik bestera igarotzeari ere egiten dio erreferentzia, igarotzen den denborari.

Esanahi horiek guztiak ageri dira Susana Blascok Getxophoto 2023rako bereziki egindako proiektu berri honetan. Bertan, collagearen teknika eta geometria erabiltzen ditu, ohikoak bere lanean, Fototeka Kutxa Fundazioaren artxiboko argazki-sorta batean esku hartzeko. Irudi bakoitzak, bi zatitan banatuta, lasaitasunaren eta zarata mentalaren, etenaldiaren eta asalduraren arteko tentsioa adierazten du. Baina bi egoeren arteko igarotzeari ere egiten dio erreferentzia, oreka emango digun benetako atsedenaldia hartzeko beharrari.


A. Resano

Susana Blasco (Zaragoza, 1972)
Lapsus

2023ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako proiektua
Kanpoko instalazioa
Non: Algortako azokako kanpoaldea
Laguntzaileak: Kutxa Fundazioa, Algortako Azokako Merkatariak