Maider Jiménez
Aquí ninguén fala diso

Gure bizitza helburuz betetzeko, jomugak lortzeko eta espektatibak betetzeko obsesioak, norberarenak eta besterenak, pertsonalak eta profesionalak, guztioi eragiten digu, baina bereziki gazteenei, etengabeko lehiaketa-eskakizunean harrapatuta baitaude. Maider Jiménezek Aquí ninguén fala diso –LOB 2022 argazki-eskolen topaketarako hautatutako proiektua– seriean etorkizuneko perspektibek eragiten duten ziurgabetasunari heltzen dio.

Bere jatorrizko hiria, bizi-aldaketako une batean itzultzen dena, monotoniaren sinonimoa da berarentzat, horma baten ikuspegian laburbiltzen duen sentimendua. Hormarena. Harri eta burdinazko bi kilometro, zazpi metroko altueran, beti hor egon direnak, zerumugako ikuspegia ixten, eta orain begi berriekin ikusten dituenak. Harresiak zalantza eta frustrazio une horiek adierazteko metafora gisa balio dio, baina baita ibilbide-aldaketaren sinbolo gisa ere; izan ere, askotan, etenaldi-garai horiek hausnartzeko eta erabakiak hartzeko beharrezko ikuspegia ematen dute. Remedios Zafra El entusiasmo (2017) sormen-lanaren antsietateari buruz ongien hausnartu duen saiakeretako baten egileak dioen bezala, “ez dago pentsatzeko astirik gabeko pentsamendurik”.


A. Resano

Maider Jiménez (Gasteiz, 1992)
Aquí ninguén fala diso

2023 edizioa
MAPS ( ; LOB – Lagunik Onenak Betiko ; ) irabazlea
Lens Escuela de Artes Visuales, Madril
Kanpoko instalazioak
Non: Zabala eskola eta Metro Algorta
Laguntzailea: Metro Bilbao