Julieta Tarraubella
Bunker

Getxophotoko Open Call 2023ko finalista den Bunker performanceak gure ingurune fisikoa ordezkatu duen mediascape-tik norabiderik gabe ibiltzeak eragiten digun isolamendua erakusten du. Performerrek Buenos Aires, São Paulo edo Getxoko kaleak zeharkatzen dituzte, LED betaurrekoen atzean ezkutatuta. Betaurreko horiek ikusmena oztopatzen diete, komunikabideen titularrak erreproduzitzen dituzten bitartean. Mundu paralelo horretan, gaurkotasuneko albisteen scroll amaigabe batez egina, mikro-mezu andana batek itsutzen du gure arreta, eta mezu horiek elkarren ordez jartzen dira, bereizi ezin diren arte. Orainaldi jarraitua, non dena den antzekoa eta kanpoalderik ez dagoen. Gure gailuen bunkerrean itxita, ikuspegi orokorra desagertu egiten da, Marshall McLuhanek zioen bezala, “bitartekoa bihurtzen delako mezu bakarra”.

Tung-Hui Hu filosofoak “letargia digital” deitzen dio pentsamenduari, pertzepzioari, enpatiari eta gogo-aldarteari eragiten dion baldintza erdi-inkosziente horri. Kapitalismo mediatikoarentzat, mentalki osasuntsua den erabiltzailea sistemaren akatsa da.


J. Tarraubella
A. Resano

Julieta Tarraubella (Argentina / Peru, 1991)
Bunker

2023ko edizioa
Open Call irabazlea
Performancea (Emma Álvarez, David Cavas, Paloma Sagüez, Noel Pérezekin) eta barruko instalazioa
Non: Algortako kaleak eta Amezti Aretoa
Laguntzailea: Picter