Hannah Collins
The Knifethrower

Izugarrizko kontzentrazioa, exekuzio zehatza, errore-marjina minimoa. Gaur egungo distrakzioaren antipodetan dagoen egoera mentalik bada, labana-jaurtitzaileena da. Helburu bakarrera bideratuta, edozein distrakziotatik at, mugimendu erraz eta zehatzekin eta arreta-maila maximoarekin, gorputza eta espiritua milimetrora sinkronizatuta, arrisku handiko malabarismoan espezializatutako artista, non edozein akats zorigaiztokoa izan baitaiteke, ezin da onartu ez presarik ez multitarearik. Euren zen-jarrera inspirazio bat da.

80ko hamarkadan ateratako argazki hau Hannah Collinsek egindako serie bati dagokio. Hainbat alorretako profesionalak gonbidatu zituen bere estudiora euren lanak egiten ari ziren bitartean erretratatzeko. Iragarki horietako bati erantzun zion Moskuko Zirku Handi Estataleko labana-jaurtitzaile honek, Londresera iritsi berritan.


A. Resano

Hannah Collins (Erresuma Batua, 1956)
The Knifethrower

2023ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Daduena Etxea
Laguntzailea: Daduena Etxea