Gheada
Pausometroa

Ezin duzu gehiago? Alde guztietara korrika joateaz nazkatuta? Beti libre egoteaz nekatuta? Jakinarazpen, eguneratze eta familiako WhatsApp talde amaigabeez gainezka? Ez zaitez kezkatu, burnout sindromea da, “erreta egotea” esan nahi duen gaixotasun garaikidea, XXI. mendeko erotasuna. Burnout nekea baino gehiago da. Neke sakona deskribatzen du, errealizazio pertsonalaren zentzua galtzen dugunean eta geure buruarengandik bananduta sentitzen garenean agertzen diren amorruarekin eta gogaitasunarekin nahastuta, bizitza lapurtzen ariko balitzaigu bezala.

Zure burnout maila neurtzeko, Gheada kolektiboak Pausometroa garatu zuen, Getxophoto 2023ren leloa, Etena! oihukatzeko gai zinen dezibelioen arabera etena egiteko zenuen beharra neurtzen zuen tresna. Beharrezko bolumena lortuz gero, gailu hark oroitzapen-argazki bat oparitzen zizun, barrena husteko eta askatzeko une hori hilezkor bihur zedin.


I. Basterretxea
A. Resano

Gheada (Galizia / Bilbo)
Pausometroa

2023ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako proiektua
Barruko instalazioa
Non: Algortako azoka
Laguntzailea: Algortako Azokako Merkatariak