Carles Murillo
A Call to Pause!

Getxophotoren edizio honen bihotzean protestara ateratzeko gogo bizia dago. Errebelatzeko, kaleak hartzeko, kontsignak asmatzeko eta leloak oihukatzeko. Martxak, kartela itsasketak, eserialdiak eta manifestazioak antolatzeko. Azken finean, gure Eten deia kausa politiko bat bihurtzeko, askapenerako mugimendua, eguneroko bizitzaren iraultza. Edo antzeko zerbait imaginatzen dugu.

Carles Murillo diseinatzaileak, edizio honetako identitate grafikoaren sortzaile, agit-prop-aren estetika eta arima du inspirazio afixa serie hau sortzeko. Gure kale-protesta ekintzak hasi ditugu Urgull Algortako kaleko eraikin baten aurrealdea kartelez estaliz.


I. Basterretxea

Carles Murillo (Bartzelona, 1980)
A Call to Pause!

2023ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako proiektua
Kanpoko instalazioa
Non: Gizarte Zerbitzuen eraikina