Rosa Menkman & Ted Davis / Online programa

DCT Encryption Station web proiektu interaktibo bat da, konpresio prozesua erabiliz JPEG fitxategietan mezuak enkriptatzea ahalbidetzen duena. Web-kamera bat erabiliz edo argazki bat igoz, webguneak irudi batean testu-mezu bat gehitzeko aukera ematen du, testu hau fitxategia osatzen duten datuetan nahiz ikus-azaleran txertatuz.

Ez al duzu sekreturik? Sartu, endredatu eta zure argazkietan enkriptatu ahal izango duzu.

** DCT Encryption Station

Marco de Mutiis / Online programa

Marco de Mutiisek modu autonomoan nabigatzen eta elkarreragiten duen programa sinple bat sortu du, adimen artifizialeko sistemekin musika eta irudi sintetikoak sortzen dituzten bi tresnekin. Lehenengoa, GauGAN2, NVIDIA konpainiaren ikerketa-proiektu bat da, segmentazio-marrazkietatik irudiak sortzen dituena. Bigarrena, AIVA, konfiguratzeko moduko parametro batzuetatik abiatuta automatikoki sortutako musika konposatzen duen plataforma bat da. Photographies without Photographer-ek (Argazkilaririk gabeko argazkiak) bot sinple bat erabiltzen du argazki-irudiak sortzeko eta musika modu automatizatuan erreproduzitzeko, adimen artifiziala zein adimentsua eta artifiziala den esploratzeko.

Prozesu automatizatu hori zuzenean eman zen Twitchen 2022ko ekainean, zuzeneko ikus-entzunezko esperientzia bat sortuz, denbora errealean aurreikus ezin daitezkeen irudiak eta soinuak sortuz, adimen artifizialeko sistemak eta online plataformak erabiliz eta bereganatuz.

Playlist x Tulsa

Musika entzuteak sekula egon ez garen dimentsioetara teleportatzen gaitu, irudimena piztu egiten du. Irudimenaren jaurtitzaile hutsezina da, eta edizio honetan Tulsa taldeko Miren Iza abeslari eta konpositoreak aktibatzen du. M.I.Atik Kae Tempest, Soleá Morente edo Mikel Laboaraino, 80 abesti baino gehiago dituen axolagabe ez zaituen utziko playlista da hau.

Miren Iza

Miren Iza (Hondarribian, 1979) euskal konpositore tea abeslariak, Elektrobikinis riot grrls punk pop talde femeninoan hasiera eman zion bere ibilbideari 90eko hamarkadaren amaieran. 2007tik, eta Tulsa izen artistikoarekin, sei disko kaleratu ditu. Abestiak gaztelaniaz idazten ditu, pop bokazioz abestutako kontakizunak. Abesti melodikoa, bluesa, dream popa, Mari Trini, Beach House, Bessie Smith eta Karen Dalton bezalako genero desberdinetako emakumeen eragin handia izan zuen. Zinemarekiko maitasunak hainbat proiektu zinematografikotan parte hartzera eraman du, Jonás Truebaren Los exiliados románticos filmari edo Raúl Santos Ignonauta-ren metraje erdiari musika jarriz. 2007an Grammy Latino izendatu zuten artista berri gisa, eta bere azken diskoa, 2021eko maiatzean argitaratua, Ese éxtasis da.

Filmin x Lois Patiño

2022an ere Filmin zinema plataforman Jaialdia gozatu ahal izan genuen. Bertan Getxophoto kanalean, Lois Patiño artista eta zinemagileak orduko Imajinatu gaiaren inguruan aukeratu zituen filmak ikus zitezkeen. Horien artean, Chaplin Hiriko argiak, Jonathan Glazerren Under the Skin, Lee Chang-Dongen Burning, Mia Hansen-Loveren Un amour de jeunesse, Alice Rohrwacherren Le meraviglie edota Dominga Sotomayorren De jueves a domingo.

Lois Patiño

1983an Vigon jaiotako zinemagile eta artista, Menchu Lamas eta Antón Patiño margolari abstraktuen semea da. “Novo Cinema Galego” izeneko galiziar zinemagileen belaunaldiko kide da, Oliver Laxe, Eloy Enciso, Diana Toucedo edo Alberto Gracia egileekin batera. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Psikologia ikasi zuen eta, ondoren, Zinema Madrilgo Arte Zentro Unibertsitarioan (TAI) eta AEBetako New York Film Academyn. Bere prestakuntza zinematografikoa osatzeko, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean sormen dokumentaleko masterra egin zuen. Bere bideoak eta bideo-instalazioak Estatuko zein nazioarteko arte-zentroetan ere ikusi ahal izan dira. Bere filmak, Costa da Morte edo Lúa vermella aipagarrienak, Cannes, Berlinale, Locarno, Toronto, Rotterdam edo New Yorkeko zinemaldietan erakutsi dira eta Locarno, Jeonju IFF (Hego Korea), FICUNAM (Mexiko D.F.) edo Sevillako Europear Jaialdian saritu dituzte, besteak beste. Bere azken filma aurkeztu berri du, El sembrador de estrellas, aurtengo Berlinalen. Gaur egun, bere praktika artistikoa eta Madrilgo ECAM, TAI eta MasterLAV zinema eskoletako irakaskuntza uztartzen ditu.

Lav