Felix Schöppner
Cognition

Felix Schöppner argazkilari alemaniarraren lanak giza pertzepzioaren mekanismoak eta mugak aztertzen ditu, bai eta hura haratago garatzeko teknologiaren erabilera ere.

Gizakiak bost zentzu ditu bere inguruan gertatzen dena ezagutzeko. Zentzumen horiek denborarekin eboluzionatzen badute ere eta entrenatu eta hobetu badaitezke ere, gailu tekniko desberdinen erabilerak erakutsi du giza gorputza berez hautemateko gai ez den fenomeno batzuk badirela. Ikusmen- eta konputazio-tresnak ezinbestekoak izan dira astronomia bezalako eremu zientifikoetan, non ezinezkoa izango baitzen espazioan planetak, sateliteak eta asteroideak behatzea eta aztertzea giza begiarentzat. Nahiz eta tresna horiek eremu ikusgaiaz haratago ikusteko aukera ematen duten, urruna hurbilduz edo txikitasuna handituz, askotan, argazki-irudikapena ez da bitarteko egokia, eta forma grafikoek edo eskala-ereduek hartzen dute haren lekua.

Cognition fotografiatu ezin denari argazkiak ateratzeko interesetik sortzen da. Schöppnerrek eguneroko objektuak erabiltzen ditu astronomiaren oinarrizko teoriak eta fenomenoak (Big Bang, grabitatea, zulo beltzak…) adierazten dituzten zenbait irudi sortzeko.


L. Chávez

Felix Schöppner (Alemania, 1990)
Cognition

2022ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Zabala eskola
Laguntzailea: Goethe Institut