Cortis & Sonderegger
Icons

Argazkigintzaren historia hainbat irudiren ahalmen ikonikotik abiatuta eraiki eta kontatu da; irudi bakar batean gertaera konplexuak laburbiltzen dituzten argazkien bidez: gerrak, teknologia berrien edo kanon estetiko berrien agerpena. Irudikapen horien ahalmen ikonikoak lilura sortzen du hura egin zuen pertsonaren gaitasun teknikoaren, dokumentatutako unearen garrantziaren edo argazkiak dituen estetiken erakargarritasunaren inguruan. Haren ahalmen narratibo eta enpatikoak herri-irudimena populatu du, erreakzioak eraginez eta mundua azaltzeko eta ulertzeko moduan eraginez. Botere hori, batzuetan, mitifikatua izan da, eta analisi xeheak eta kritika gero eta handiagoak eragin ditu.

Jojakim Cortis & Adrian Sonderegger artista suitzarren Icons serieak argazkigintzaren historiako irudi ikoniko ezagunenetako batzuk desegiten ditu. Modelo zehatzak egiten dituzte –jatorrizkoaren antz harrigarria dutenak–, eta argazkiak ateratzen dizkiete, erabilitako tresnak, materialak eta lanerako espazioa barne. Testuinguru-elementu horiek ikonoak egiteko baldintzak, eta edertasunari, historiari edo egiari buruzko nozioekin duten erlazioa kontuan hartzera gonbidatzen dute. Ariketa horretan, zalantzan jartzen da argazkiak historia lineala eta monolitikoa eraikitzeko tresna gisa duen rola, eta, aldi berean, erantzun anitzeko eta elkarri lotutako eztabaidak irekitzeko tresna gisa duen ahalmena azpimarratzen du.


L. Chávez

Cortis & Sonderegger (Alemania, 1978 / Suitza, 1980)
Icons

2022ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak
Laguntzailea: Pro Helvetia