Clare Strand
All That Hoopla

Clare Strand artista britaniarraren lanak argazkigintzaren, artistaren figuraren eta entzuleen arteko harreman ludiko eta aktiboa proposatzen du. Bere kioskoaren bidez, zalantzan jartzen du estandarrak argazkilaritza garaikidean ezartzen duen pentsamolde kontserbadore eta tradizionala.
5 €-ren truke, edozeinek irabaz dezake bere argazkien serie mugatu baten ale bat. Hala, zortea eta jolasa funtsezko elementu bilakatzen dira argazkien truke komertzialean, eta eszenatoki berri bat proposatzen dute, zoriaren eta inauterien inguruko aipamen surrealistak biltzen dituena.
All That Hoopla obra interaktiboa Algortako Kasino historikoan dago, eta argi keinukariak, feria-aromak, musika, kontsolazio-globoak eta itxaropen faltsuak biltzen ditu.
1973an Brightonen (Erresuma Batua) jaioa, Clare Strand azken bi hamarkadetan aurkitutako zaharrekin, albumekin, makina zinetikoekin, web programekin, feria-atrakzioekin edota eskala pintura erraldoiekin lan egin duen artista da. Folkwang Museoan, Pompidou Zentroan, Tate Britainen, Salzburgoko Arte Modernoko Museoan edo Victoria and Albert Museum-en erakutsi ditu bere lanak. MOMA, SFMoma, V&A, Pompidou Zentroa, Arts Council of England edo New Yorkeko Liburutegi Publikoko bildumen parte da bere lana. Orain arte hiru liburu argitaratu ditu: Clare Strand Monograph (2009), Skirts (2014) eta Girl Plays with Snake (2017). 2020an Deutsche Börse Photography Foundation Prize sarirako izendatua izan zen, urteko argazki-proiektu berritzaile, original eta esanguratsuena aitortu eta babesten duena. Gordon MacDonald-ekin, MacDonaldStrand lankidetza elkartea osatzen du eta The Institute of Unnecessary Research-en Ukiezinaren arduraduna da. Bere lana Parrotta Contemporary Art-ek (Kolonia/Bonn) ematen du ezagutzera.



Clare Strand (Erresuma Batua, 1973)
All That Hoopla
2022ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Algortako Kasinoa
Laguntzailea: Algortako Kasinoa