Ainhoa Resano
Saltzaileak
Anonimoak

Argazki-artxiboek leku, pertsona-talde edo garai baten ikusizko oroimena gordetzen dute. Irudien bildumak dira, eta, beren egituraren eta ordenaren arabera, istorio bat edo bestea kontatzen dute, gai batzuk goraipatzen dituzte eta beste batzuk ezkutatu.

Fototeka Kutxa Fundazioarekin lankidetzan egindako proiektu berri honetan, Ainhoa Resanok Gipuzkoan XX. mendean zehar egindako milioi bat argazki baino gehiagoren artxiboa aztertu du, arreta Saltzaileetan jarriz. Resanok azoketan lan egiten zuten emakumeak berreskuratu ditu, emakume haiei bigarren mailako espazioak eman baitzizkieten, bai beren garaiko gizartean, bai gizarte hari egindako argazkietan. Serieak sozializazio-espazioetako egunerokotasunaren hainbat alderdi erakusten ditu, hala nola merkatuak edo herri eta hirietako plazak. Irudietan, leku baten eta bertako jendearen memoria kolektiboa eraikitzen duten eguneroko bizitzako alderdiak islatzen dira. 

Merkatuetako emakumeak artxibotik ateraz, Resanok haien figura aldarrikatu nahi izan du, eta zalantzan jarri ditu emakume haiek ahanzturara eraman zituzten genero- eta klase-egiturak.


L. Chávez

Ainhoa Resano (Iruña, 1974)
Saltzaileak
Anonimoak

2022ko edizioa
Getxophotorako bereziki egindako proiektua
Barruko erakusketa, kanpoko instalazioa eta edontzi-azpikoen bilduma
Non: Algortako azoka, Algortako Kasinoa eta Algortako tabernak
Laguntzaileak: Kutxa Fundazioa, Algortako Azokako Merkatariak, Casino Algorteño