Sebastian Schmieg
Gallery.Delivery x Mawatres

Internet bidez eska daitekeen talde erakusketa eta etxez etxeko performancea da Gallery.Delivery. Banatzaile batek kubo zuridun forma daukan galeria-motxila eramango du eskaeran adierazitako helbidera, eta bertan erakusketa denbora labur batez atonduko.

Gure bizitzaren alde guztietan Interneten presentzia izateak, jokaleku berri bat ekarri du, non munduaren alde material guztiak berehala eskuratzeko ahalmena egintzat jotzen den. Dirudienez, eskakizun bakarra sarera konektatutako ordenadore bat edukitzea baino ez da. Baina, aldiz, benetako langileak dira arropa garbitzen dutenak, paketeak banatzen dituztenak, janaria garaiz helarazteaz edota, gauez, txirrindu alokatuak edo patineteak banatzeaz arduratzen direnak, hiritarrek lo egiten duten bitartean.

Erakusketa-espazioa eta talde-erakusketa bera berehala eskuratzeko promesa hedatzen du Gallery.Delivery proiektuak. Ohiko zerbitzuetan ezbezala, riderra ez da ate kanpoan geratzen, aitzitik, etxeetan sartu, aldi baterako erakusketa instalatu eta obrak salgai jartzen ditu (beti ere indarrean dauden osasun-neurriak betez). Momentu horretan bertan, erakusketaren instalazioa eta banatzailearen bitartekari eta komisario papera esperientziaren erdigune eta ardatz bihurtzen dira.

Bizi izandako bizitza elkarbanatu MawatreS eskutik

Bizi izandako bizitza elkarbanatu lelopean eta festibal honetarako propio, MawatreSek aldi baterako erakusketan komisario-lanak egin zuen. Bertan Ismael Iglesias, Jorge Isla, Gala Knörr, Yohnattan Mignot, Alain Urrutia, Liben Svaart, Jone Elorriaga eta Mikel Erkiaga artistek hartuko dute parte.


L. Chávez

Sebastian Schmieg (Alemania, 1983)
Gallery.Delivery

2021eko edizioa
Barruko instalazioa eta etxez etxeko bidalketa
Non: Antzinako Info Puntua
Laguntzailea: Goethe Institut

** Sartu Gallery.Delivery-n