Open Call
Getxophotok mundu osoko artistak gonbidatu zituen bere hamalaugarren edizioaren gaiari buruzko haien ikuspegia partekatu dezaten: Kalera! Nazioarteko hirugarren Open Call honetan 329 proiektu jaso ditugu, munduko 43 herrialde ezberdinetatik bidaliak.
Epaimahaiak, Mirjam Kooiman, Sarah Leen, Emma Lewis eta Jon Uriartek osatua, jasotako proiektuen kalitatea azpimarratu eta 11 artistez osatutako shortlist-a izendatu zuen. Ondoren Getxophoto 2020-ren parte izango diren 4 proiektu irabazleak aukeratu ziren.
Irabazleak




Finalistak
* Alfabetoaren arabera
Carlo Rusca – Turistica (Suitza)
Carlos Chavarría – Façade (Espainia)
Estampa – 3409 worker (Espainia)
Melissa Schriek – The city is a choreography (Herbehereak)
Craig Ames – Badges of Dishonour (Afganistan)
Ganslmeier & Zibelnik – Haut, Stein (Alemania)
Lars Klingenberg – Schlafquartier (engl. Sleeping Quarter) (Alemania)
Daniel Szalai – Stadtluft (Austria)
Raisa Galofre – Concrete Discontinuities (Kolonbia)
Tamara Eckhardt – The Children of Carrowbrowne (Alemania)
Olya Pegova – Kunststück (Errusia)
Epaimahaia

Emma Lewis
Tate Modern-eko komisario laguntzailea (Erresuma Batua)
Dora Maar erakusketa eta Fast Forward: How do Women Work? izeneko nazioarteko konferentzia Izan dira bere azken proiektuak. Tate Modern-eko Erosketa Batzordeko komisario laguntzaile gisa, Tate-ren bildumako argazkiak identifikatzeaz arduratzen da. Emmak erakusketen katalogo ugaritan lagundu du, Haley Morris-Cafiero eta Noémie Goudal artisten monografiak eta Understanding Photography (Bloomsbury / Rizzoli 2017) liburuaren egilea ere bada.
Mirjam Kooiman
FOAMeko komisarioa
FOAMeko hainbat erakusketen arduradun, Mexiko, Nigeria eta Indonesiako hainbat argazkilaritza plataformekin kolaboratzen du FOAM 3h programaren barne, mundu osoko argazkilaritzaren inguruko ezagupenen harremanak sustatuz. Argazkilaritzak alegiazko errealitate, adimen artifizial, gaming eta online esperientzietan nola islatzen den ikertzen du. L’Internationale, Something We Africans Got edota Migrant Journal-en idatzi du, eta FOAM Magazine-n ohiko kolaboratzailea da.
Sarah Leen
Freelance argazkilaria
20 urtez National Geographic Magazine-rako freelance argazkilari bezala egin zuen lan, 2004ean Argzki Editore Senior bezala lantaldera batu zen arte, eta 2013an lehenengo Argazki Zuzendari emakumea bilakatu zen. Hainbat lehiaketaren eta portfolio azterketen epaile izan da, hala nola Lens Culture, Photo Lucida, The FotoEvidence Book Award, Carmignac Award edota New York Times Magazine Portfolio Reviews-en. Argazkilaritza eta irudien edizioa irakasten du.
Jon Uriarte
Getxophotoko komisarioa
He studied photography in Barcelona and the ICP of New York, and holds a master in Projects and Artistic Theories by PhotoEspaña and the European University of Madrid. His work has been exhibited in collective and individual exhibitions at different galleries and centers in Madrid, San Sebastian, New York, Berlin or Barcelona. Founder of the independent platform Widephoto, and former coordinator of DONE, by Foto Colectania. He is currently the digital curator of The Photographers’ Gallery in London.