Sohei Nishino
Diorama Map

Kamera eskuan oinez dabil Sohei Nishino mundu osoko hirietako kaleetan zehar paisaia zatituak erretratatzen, batzuetan ikuspuntu garaietatik eta beste batzutean berriz, lurraren arrasetik. Ondoren irudiok inprimatu eta muntatzen ditu, banan-banan, dokumentatu dituen lekuetatik eta bere memoriatik abiatuta mapa erraldoia osa­tzeko. Emaitzazko collage honekin mapa batek duen helburu deskriptiboarekin zer ikusirik ez daukan xedearen bila dabil egilea; hirietako kaleak ibiltzearen esperientziatik abiatuta eta bere kamerak harrapatutakoa kontuan izanik, hiriaren irudikapen adierazgarria eskaintzea.

Errepikapena eta konfrontazioa oinarrizkoak dira Nishino-ren lanaren prozesuan. Garapen sozialak eta ekonomikoak hiriak neurri barik hedatzera eta haztera bultzatu dituzte. Era honetara forma eta egitura berriak sortzen dira eta hauei erantzuten die egileak etengabeko errepikapenak nabarmenduz eta aldatuz. Orduantxe, muntaian, esperientziak eta memoriak irudi zatituen esanahia osatu eta bateratzen dute elementu bakarrean, artistak hiriaz daukan ikuspegia adierazten duena.


J. Gómez

Sohei Nishino (Japonia, 1982)
Diorama Map

2020ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Algortako azoka
Laguntzaileak: Algortako Azokako Merkatariak, EU Japan Fest