Randa Maroufi
Les Intruses

Les intruses argazki-serieak gizonen eta emakumeen rol sozialki araupetuak alderantzikatzen ditu, eremu publikoan nagusi diren genero-desorekak ikusaraziz. Mugimendu feministek urteetan aurrera egin duten arren, berdinen arteko bizikidetzan hain funtsezkoa den alderdi bat, espazio publikoa okupatzea, gizonezkoa da nagusiki.

Irudi hauek tabernetan, metro-geltokietan eta egunerokoan oharkabean pasa daitezkeen leku komunetan egin ziren. Horretarako, protagonisten eszenifikazio koreografikoak sortu zituen egileak, begirada geldiarazteko eta han gertatzen dena aztertzeko. Lanak espazio eta lurralde partekatuak eta bertako biztanleek egiten duten erabilera aztertzea proposatzen du, komunitate bakoitzaren nortasun kultural eta sozial nagusiaren isla baitira. Gizonek egin ohi dituzten keinu, jarrera eta ekintzetan gizonen ordez emakumeak jarriz, Maroufi-ren lanak agerian uzten du Paris bezalako hirietako kaleen presentzia eta okupazio desberdina, argazki-sorta horren eszenatokia baita.


J. Gómez

Randa Maroufi (Maroko, 1987)
Les Intruses

2020ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategia