Mario Santamaría
Internet Tour

Internet sare garbi eta etereoa dela eta bere datuak “hodeian” gordetzen direlako ideia zabaldua iruzur hutsa da, izan ere, zuntz optikozko milaka kilometro, datu-zentro zenbaezinak eta energia kontsumoaren hazkunde globala ezkutatzen da. Begiei ukatzen zaizkion materialak, eraikuntzak eta interbentzioak osatzen dute sarea: eraikuntza gatzgabeak gure hirietako erdiguneetan edota hondartzetako are azpitan herri eta kontinenteak konektatzen dituzten itsaspeko kable ezkutatuak.

Internet Tour Mario Santamaríaren ekimena da eta Interneten egitura fisikoaren esplorazioa proposatzen du, ibilbide turistiko eta aldi berean ez turistikoa den bizipen bat, performance moduko bat, irakaspen lotsagabea. Gidari batekin batera, bertaratutakoek autobusean igo eta gure e-mailak, mezuak, like-ak, komentarioak, argazkiak eta bideoak dabiltzan lekuak bisitatuko dituzte.

Mario Santamaría artistaren gidaritzapean, autobusean igo eta, gure mezuak, e-mailak, like-ak, argazkiak eta oso subjetiboak diren bestelako materialen zirkulazioa gertatzen diren lekuak bisitatu genituen. Zamudioko Parke Teknologikoa edota Sopelako hondartzetara joan ginen.


A. Martín

Mario Santamaría (Burgos, 1985)
Internet Tour

2020ko edizioa
Parte-hartze akzioa