Ilyes Griyeb
Aït Ouallal

Ilyes Griyeb-en argazkietan, Aït Ouallal Marokoko herri txiki bateko frutazaintzako langile batzuk ageri dira. Emakumezkoen aurpegiak erakutsiko dizkigu serie honek, eguzkitik babesteko jantzi tradizionalak zein gaur egungoak jantzita. Urtero milaka sasoikako langile joaten dira Marokotik Espainiara marrubi-bilketara, NBEk 2020an egindako txosten batean azaldu bezala, baldintza gizagabeetan. Hainbat erakundek behin eta berriz salatu dituzte soldata apalak, bizitoki osasungaitzak, eraso bortitzak eta sexu-abusuak.

Landa-lana funtsezko jardueratzat hartu zen COVID-19 birusak eragindako konfinamenduan. Herritar gehienak etxean zeuden bitartean, osasun-, garraio- edo elikadura-langileek, besteak beste, beren lanpostuetara joaten jarraitu behar izan zuten. Sasoikako langileen kasuan, lan-baldintza kaskarrei eta kutsatzeko arriskuari mugak ixtea gehitu zitzaien, eta horrek asteetan Marokora itzultzea eragotzi zuen. Griyeb-ek erretratatutako emakumeen aurpegi lasaiek agerian uzten eta aldarrikatzen dute etorkinen lan-indarra, eta, pandemiak frogatu duenez, mendebaldeko gizartearen funtsezko zati bat da.


J. Gómez

Ilyes Griyeb (Frantzia, 1989)
Aït Ouallal

2020eko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak