George Georgiou
Americans Parade

Americans Parade-k 2016ko Estatu Batuetako gizartearen erretratua eraikitzen du. Urte hartan Donald Trump aukeratu zuten presidente eta herrialde hartan gizartearen banaketa sekula baino handiagoa zen.

Estatu Batuetara egin zituen bidaia ugaritan, George Georgiou-k, hiri handiak kontuan izan barik, kaleak hutsik ikusten zituen gehienetan. Bisita hauetako batean atzera joan zen Martin Luther King omentzeko ospatzen ari zen auzo batera. Oraingoan bizitzaz beterik aurkitu zuen auzo hura. Jendez, familiez eta norbanakoez osatutako komunitate konplexua ikusgarri bihurtu zen. Orduantxe hasiera eman zion egileak proiektu honi eta horretarako sektore demografiko ezberdinak batzen zituzten desfileak aurkitzeko 14 estatutako 24 hiri bisitatu zituen. Kale argazkia eta tipologiak jorratuz, Georgiou-k auzo bakoitzaren berezitasunak eta Estatu Batuetako gizartearen konplexutasuna dokumentatzen ditu aldi berean. Americans Parade-k herrialde hartan bizi diren era askotako komunitate identitarioen erretratua proposatzen du. Irudiotan ezezagunak ondoratzen dira eta elkarren artean ikusgarri bihurtzen dira, nahiz eta gizartea polarizatu eta zatitzeko bereizketa ekonomiko eta arraziala bultzatzen den.


J. Gómez

George Georgiou (Erresuma Batua, 1961)
Americans Parade

2020ko edizioa
Open Call irabazlea
Kanpoko instalazioa
Non: Zabala Eskola
Laguntzailea: Picter