Ritual Inhabitual
Mapuñuke Choyvn Iñchiñ

Gaur egun zelulosa egiteko teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituzten leku berean bizi dira aspalditik maputxeak -kolonoek XIX. mendean egindako erreketak eta Txilera baso-industria iritsi baino askoz lehenagotik bizi dira han-. Milioi askoko klonazioaren emaitza diren zuhaitz-baso handi horietan munduaren bi ikuspegi bizi dira elkarrekin: bata merkatu globaleko ekonomian eta baliabide naturalen ustiaketan oinarritzen da; bestearentzat, berriz, ingurumenarekin duen harremana espirituala da. Bi mundu horien erdian, mendeetan zehar biziraun duten landare sendagarriak eraikitze eta suntsipen-ziklo mugagabeen lekuko fidel bihurtu dira. Landare horiek entzutea lurralde-nozioa ulertzea da, gaur egun maputxeek eta txiletarrek bizi duten gatazka politiko eta ekologikoaren epizentrora bidaiatuz.

Mapuñuke Choyvn Iñchiñ Lurreko kimuak gara esan nahi du maputxeen hizkuntzan


L. Chávez

Ritual Inhabitual (Txile)
Mapuñuke Choyvn Iñchiñ

2019ko edizioa
Barruko instalazioa
Komisarioa: Sergio Valenzuela Escobedo
Non: Algortako azoka
Laguntzailea: Algortako Azokako Merkatariak