Marcos Zegers
Agua, minería y éxodo

2015ean, Marcos Zegers argazkilari txiletarrak bidai bati ekin zion, Txile iparraldean eta Atakamako basamortuan zehar, autoz. Bidaia hartatik jaio zen Agua, minería y éxodo lana, leku hartako edertasun martetarari, bertako bizilagunei eta hango kulturari eskainitako oda. Basamortua dokumentatzen zuen bitartean, Zegersek narratiba bat aurkitu zuen, Txileko meatzetako erauzketetan eta haien ondorio sozial eta ingurumenekoetan ezkutaturik. Kontakizuna eredu ekonomiko neoliberalaren inplantazioarekin hasten da, 1970eko hamarkada hasieran inplementatu zen Txilen era esperimentalean; gaur egun bizirik dirau inolako erregulaziorik gabe. Lanak hainbat ziklo historiko eta ekonomiko biltzen ditu, adibidez, joan den mendeko kresal-ustiapena edo gaur egungo litioarena; Atakamako gatz-lautadan erauzten da oraindik ere litioa, erregulazio eskasarekin. Zegersek basamortuaren irudirik ezezagunena erabiltzen du haren historia testuingurutik ateratzeko. Irudiek misterioa gehitzen diote berez nahiko turistikoa den lekuari, zientzia-fikziozko itxura ematen dion estetika erabiliz.


L. Chávez

Marcos Zegers (Txile, 1987)
Agua, minería y éxodo

2019ko edizioa
Barruko eta kanpoko instalazioak
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak