Maija Tammi
One of Them is Human

Hiru androide eta gizakia izan daitekeen bat dira Maija Tammi argazkilari finlandiarraren lan dokumentaleko protagonistak. Tammik nahastearekin jolasten du ikuslea probokatzeko. Serie hau Ericaren erretratuarekin hasi zen. 2016an munduko giza emakume robotik errealistena izendatu zuten Erica. Tammik National Portrait Gallery-ren Taylor Wessing sari ospetsura aurkeztu zuen lan hau, arauak, argazkietan, modelo biziak agertu behar zirela esan arren. Aurreikuspen guztiak hautsiz, Ericaren argazkia aukeratua izan zen eta horrek, nolabaiteko aztoramena eragin zuen argazkilaritzaren munduan. One of Them is a Human lanak galdera soil eta, aldi berean, garrantzi handikoa egiten digu: Zer esan nahi du, egiaz, gizakia izatea? Azken finean, androideak ere badira neurri batean, gure luzapena dira-eta. Androideak “modelo bizitzat” hartzeak “bizia” kontzeptua interpretatzeko moduaren araberakoa da. Artista honen azalpen ez ohikoak zalantza eta eztabaida eragiten du, teknologiak gure bizitzan duen eraginaren inguruan. Ongi etorri gizakiaren ondorengo arora, Black Mirror-en estilora.


L. Chávez

Maija Tammi (Finlandia, 1985)
One of Them is Human

2019ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategia