Lauren McCarthy
Follower

Zenbat jarraitzaile behar ditu pertsona batek zoriontsu izateko? Follower lanean, Lauren McCarthyk, sare sozialetan gero eta jarraitzaile gehiago izateko gaur egun jendeak duen obsesioari heltzen dio modu harrigarri batean. Bizi dugun automatizazio eta algoritmoen sasoi honetan, artistak, giza harremanak aztertzen ditu, eta oraingoan, ez ohiko aplikazio bat asmatu du: bizitza errealean jarraitzaile bat eskatzeko aplikazioa, hau da, 24 orduz atzetik pertsona bat izatea. Hautagaiak bi galdera besterik ez ditu erantzun behar: “zergatik nahi duzu norbaitek zuri jarraitzea?” eta “zergatik jarraitu beharko lizuke pertsona batek?”. Eskaera bat onartzen duen bakoitzean, McCarthyk data bat aukeratzen du ausaz eta gero hautagaiari jarraitzen hasten da. Ez dago ez kontakturik ez interakziorik euren artean. Sari moduan argazki bat bidaltzen die parte-hartzaileei egunaren amaieran. Los Angeleseko artista honek, Instagrameko kontu gehienak publikoak diren gizartean, arreta izateko etengabeko desioa aztertzen du. Eta orduan, egiaz zertarako nahi ditugu horrenbeste jarraitzaile? Premia horrek ziurtasun-gabezia bati erantzuten dio edo bizitza interesgarriago bat eraikitzeko -eta erakusteko- aitzakia da?


L. Chávez

Lauren McCarthy (AEB)
Follower

2019ko edizioa
Barruko erakusketa
Non: Amezti Aretoa