Jan Hoek
Boda Boda Madness

Jan Hoek artista eta idazle holandarraren entsegu honek ospetsu bihurtu ditu Nairobiko motor-taxi gidariak, Boda-Boda bezala ezagunak. Ibilgailu bitxi horiek dira Kenia eta Tanzania arteko muga gurutzatzeko modu bakarra. Gidari hauen jatorrizko izena border-border zen baina denborarekin Boda-Boda izen arrunta hartu dute. Argazki-serie hau egiteko Bobbin Case estilista ugandar-kenyarrarekin kolaboratu du Janek, eta elkarlan horri esker Boda-Bodek jantzi liluragarriak daramate euren motor berezien gainean. Arropak Casek diseinatu zituen bereziki proiektu honetarako eta motor berezien dekorazio deigarrian inspiraturik daude. Hoek eta Case konturatu ziren motor-gidarien arropak ez zetozela bat motorren marrazki fantasiosoekin, eta zazpi motor ikusgarrienen gidariak aukeratu eta diseinatu zituzten haien arropak elkarrekin. Look berriekin atera zizkien argazkiak Nairobiko auzo pobreetako ohiko paisaien aurrean. Boda Boda Madness-ek zineko izarrak balira bezala periferiatik azaleratzen diren pertsona anonimoen erretratu surrealista desafiatzaileak biltzen ditu.


L. Chávez

Jan Hoek (Herbehereak, 1984)
Boda Boda Madness

2019ko edizioa
Kanpoko instalazioa eta edontzi-azpikoen bilduma
Non: Algortako azokako kanpoaldea eta Algortako tabernak
Laguntzaileak: Algortako Azokako Merkatariak eta Algortako tabernak