Jaakko Kahilaniemi
Past-it

Artista finladiar honen lanak aro postindustrialean gizakiak naturan izandako eragina aztertzen du. Irudi hermetiko eta iradokitzaileak erabiliz, Jaakko Kahilaniemik, gizakia eta haren inguruaren arteko erlazio kontraesankor eta konplikatuaren arteko erlazioa islatu nahi du. Past-it lanean gaur egungo gizarte globalaren konplexutasuna erretratatzen du, lengoaia esperimental eta kontzeptualaren bidez. Natura behin eta berriz agertzen da artista honen lanetan, baita oraingo honetan ere. 100 Hectares of Understanding izenekoan zalantzan jartzen zuen lurraren jabetza pribatuaren kontzeptua –“zentzugabea” deritzo-, galdera original bezain zailak jaurtiz: Norena da lurraren gaineko airea? Eta bertan bizi diren hegazti eta intsektuak? Hainbat basozain-belaunaldiren ondorengoa da artista hau eta gaztetatik sentitu zuen tradizio hartatik askatzeko nahia. Metafora erabiliz, Jaakkok dio, “hostotza berde arantzatsuaren azpitik nola azaleratzen nintzen sentitu nuen”. Past-it lanaren irudiak hainbat herrialdetan hartutakoak dira eta mundu-mailako kontsumismoaren agerpena islatzen dute.


L. Chávez

Jaakko Kahilaniemi (Finlandia, 1989)
Past-it

2019ko edizioa
Open Call irabazlea
Barruko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzaileak: Punta Begoña Galeriak, Picter