Federico Estol
Héroes del brillo

Uruguaiko argazkilari honek Boliviako La Paz hiriburuko kaleetan egunero lehian diharduten 3.000tik gora zapata-garbitzaileetan jartzen du begirada. Buru-berokiekin ezkutatzen dute aurpegia, inork ez ezagutzeko. El Alto auzoan bizi dira, eta ez dute nahi hango inork jakitea egiaz zertara dedikatzen diren. Euren familiek bestelako lanbide bat dutela uste dute. Diskriminazioaren kontra borrokatzen dute inprobisatutako maskarekin; maska horiek ikusezin bihurtzen ditu eta hiri-tribuan elkartzen. Anonimatu kolektibo horri esker, garaiezinak sentitzen dira gizartearen aurrean. Hiru urtez, Federico Estol argazkilariak, 60 zapata-garbitzailerekin kolaboratu zuen Hormigón armado izeneko egunkaria egiten. Entsegu honetako argazki bakoitza fotonobela bat gogorarazten digun lengoaian planteatzen zaigu. Lan parte-hartzaile honetatik, El Alto auzoaren arkitektura andetarra agertoki dutelarik, Héroes del brillo deiturikoak irteten dira, aurpegirik ez baina nortasun indartsua duten borrokalariak. Aktore eta ekoizle aldi berean, argazki-liburu honetako protagonistek –egunkari moduan editatua- estigmatizazio sozialari egiten diote aurre, sormenarekin eta ironiarekin.


L. Chávez

Federico Estol (Uruguay, 1981)
Héroes del brillo

2019ko edizioa
Open Call irabazlea
Kanpoko instalazioa
Non: Metro Algorta eta Zabala eskola
Laguntzaileak: Metro Bilbao, Picter