Claudia Gori
The Sentinels: Electrosensitivity in Italy

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera populazioaren %3k jasaten du elektrosentiberatasuna. Frekuentzia altuko eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeak eragiten duen gaixotasun honek ez du aitorpen ofizialik gaur egun. Kaltetuek sintoma gogaikarriak jasaten dituzte: nekea, zefaleak, deskontzentrazioa eta min muskuloeskeletikoa. Sintoma horiek, batzuetan, depresioa ere eragin dezakete. Gaixo horien etsaiak oso tresna ohiko eta arruntak dira, hala nola, wifi modemak, mugikorrak, ordenagailu-pantailak, mikrouhin-labeak edo urrutiko aginte xumea. Italian, esaterako, populazioaren %4k dauka gaitza. Datozen urteotan, munduan, oso fenomeno hedatua izango dela aurreikusten da. Claudia Gori argazkilariak, Giacomo Alberto Vieriren kolaborazioarekin, gizakia eta ingurumenaren arteko erlazioa aztertzen du, etorkizuneko zentinelak deiturikoen inguruko lan sentikor eta, aldi berean, informatzaile honetan. Gaitz isil hau bakardadean bizi duten pertsonak dira. Gorik erradiazioetatik babesteko erabiltzen dituzten artisau-tramankuluak erakusten dizkigu, eta baita pertsona horien bizimoduak jasaten duen isolamendua ere. Teknologiaren errefuxiatuak, euren lurraldean bertan.


J. Gómez

Claudia Gori (Italia, 1986)
The Sentinels: Electrosensitivity in Italy

2019ko edizioa
Open Call irabazlea
Barruko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzaileak: Punta Begoña Galeriak, Picter