Gatazka-ostea. Elkarrizketa berreraiki
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 2018ko ediziorako –Trantsizioak trilogiako bigarren kapitulua–, gatazkaren ondoren sortzen diren narratibak aztertu ditugu. Gatazka-ostekoa. Elkarrizketa berreraki-k gatazkaren definizioa eta haren ondorioak eta kaltetuak islatuko ditu, eta baita, gatazkek, gizartean eta kulturetan uzten duten arrasto ezabaezina ere. Prisma horren bitartez, hainbat gai aztertuko ditugu, hala nola, biolentziatik ondorioztatutako nortasuna, gerraren memoria historikoa eta kolonien osteko kontakizunen agerrera, eta mundu naturalaren eta kontsumismoaren kapritxoaren arteko talkaren ondorioak.
Gai bakoitza lan bisual inmertsiboen bitartez aztertuko da; lan horiek aurre egiten diote parte-hartzerako ezarrita dauden ideiak pentsatzeko eta eztabaidatzeko moduei, eta lankidetzako eta plataforma anitzeko narrazioa eskaintzen dute.
Komunikazio-lerro horiek ezartzeak eztabaida bultzatzeko balio izan digute, bereziki iazko edizioan. Globalizazio-ostea izenburuarekin, eguneroko ekintzen eta sare globalen arteko lotura aztertu zen. Gai ezberdinak eztabaidatu ziren, besteak beste, migrazioak, populismoa, kutsadura eta giza eskubideak testuinguru geopolitiko baten barruan.
Hizketaldi horrek jarraipena izango du aurtengo programarekin, 2019an egingo den Homo Sapiens ostea azken kapituluaren aurretik. Norbanakoek aurre egin behar dieten erronka berriei helduko die hirugarren kapitulu horrek, izan ere, azelerazio, automatizazio, adimen artifizial eta aurrerapen zientifiko-teknologikoen prozesuek, transhumanismoaren kontzeptura gerturatzen gaituzte gero eta gehiago.
Getxophoto 2018 edizioak suspergarri zein urratzaile izan nahi du eta nazioarteko lankidetzarako ideiak garatzen jarraituko du. Esaterako, Der Greif diziplina anitzeko kolektiboaren laborategi inmertsiboa eskainiko du, non hausnarketak eta jardute sortzaileak partekatuko diren. Bestetik, lehenengo Open Call deiturikoak mundu osoko 50 herrialdetako lanak jaso ditu. Haren irabazleak, Max Pickers-ek, Margins of Excess seriea erakutsiko du; lan horretan, artista honek, errealitatea eta fikzioa kontzeptuak egia osteko aroan nola gurutzatzen diren aztertzen du.
Gure asmo handiko helburuak lortzeko, argazkitik harago doazen eta iraultza digitalaren gailurrean dauden profesionalek sortutako kontakizun bisualak aukeratu ditugu aurten ere. Hogei bat artisten lanak daude, gaien arabera antolatutako erakusketetan, eta lanek beren artean hitz egiten dute, publikoa erakarri eta eztabaida zabaltzen duten ikuspuntu ezberdinak eskainiz.
Abangoardiako teknologia da aurkezten ditugun lanetako batzuen ardatza. Horien artean dago Good Luck with the Wall Josh Begley artistarena. 6 minutuko pieza multimedia honek Google Earth sateliteak hartutako 200.000 argazkitik gora biltzen ditu eta, egileak, Estatu Batuetako azkeneko hauteskundeen emaitzari erantzun moduan eratu du lana. The Sun Ladies, Maria Bello aktore eta aktibistaren errealitate birtualeko esperientzia saritua ere bertan izango dugu; Christian Stephen eta Celine Tricart-ek zuzendutako lanak, ikuslea, fronteko lehen lerrora eramaten du, gerrillari yazidien artean. Bitartean, Markel Redondo-ren Sand Castles lanak dronen teknologia erabiltzen du, Espainiako urbanismo neurrigabearen ondorio larriak zerutik begiratuta eskaintzeko.
Talde erakusketa garrantzitsuenetakoa Estatua gatazkan izenekoa dugu; erakusketa honek lau artista biltzen ditu, eta beren lanek XX. mendean Espainian izan ziren gatazken inguruan egiten dute hausnarketa: Julián Barón-en Labirinto magikoa lan argitaratugabeak Espainiako Gerra Zibila aztertzen du gaur egungo birsortze historikoen bitartez; Clemente Bernard-en hausnarketa luzearen azkeneko emanaldia euskal gatazkaren eta ETA-ren amaieraren inguruan abandonatutako eraikinen bitartez kontatua; Sofía Moro-ren Gerra Zibilean bizirik irten zirenen erretratu eta istorioek belaunaldi baten kontaketa polifonikoa sortzen dute; eta Juan Valbuena-ren Begi itsuak, negarrik ez lanak kolonizazioak eta deskolonizazioak Ekuatore Gineako gatazka ahaztuan izandako ondorioei heltzen die.
Bestalde, Memoria berbisitatzen izenekoak Bigarren Mundu Gerrako ikuspuntu historikoen inguruan –Europatik Asiara– hitz egiten diharduten bi artista erakusten dizkigu. Erru eta lotsa sentimendu iraunkorrak eta oraindik ere adierazi gabeko minen jarraipena islatzen ditu erakusketa honek. Anton Kusters-enThe Blues Skies Project Alemania naziaren 1.078 kontzentrazio-esparruetan zehar egindako bidaia da. Egile honek, polaroid bakarrean, esparru horietako bakoitzaren zeru urdinak harrapatzen ditu. Kazuma Obara-ren Far East – A Stolen Father lanak desafioa egiten dio Japoniako gerra ostearen kontakizun ofizialari, gerra-presoen testigantzek egindako gertaeren berreraiketaren bitartez.
Espero zen bezala, gatazkak identitatean duen inpaktuak gai klabea izaten jarraitzen du. Nortasuna eta biolentzia-k hiru artistaren lanak biltzen ditu. YU: The Lost Country, Dragana Jurišicć-ek narrazio delikatua sortzen du Jugoslavia izandakoaren kolapsoaren ondorengo identitate galeraren inguruan. Genozidio armenioa ardatz, Live Wild Collective-k jatorri bikoitzaren konplexutasunak aztertzen ditu. Eta Zanele Muholi-k emakume beltzaren gorputzaren kolonizazio eta exotismoari erantzun pertsonala ematen dio Somnyama Ngonyama lanean.
Gatazkak ekologian eta naturan duen inpaktuari buruzko eztabaida sortzen da Simon Norfolk-en lanaren –Lewis glaziarra kontzeptualizatzen du When I am Laid in Earth-en– eta Luca Locatelli-k Alemaniako industria osteko paisaiaren inguruan egiten duen hausnarketaren bitartez. Kontsumoaren ingurumen-inpaktua, berriz, Chow & Lin eta Yoshinori Mizutani-k ilustratzen dute beren proiektuetan.
Lekuaren zentzua ere presente dago erakutsitako lan askotan, bereziki Centralia izenekoan; Poulomi Basu-ren proiektuak jada 50 urte bete dituen India Erdialdeko gatazka maoista ezezagunari buruz hitz egiten digu. Lan honek desafio egiten dio ezarritako errealitate eta istorio neokolonialen ikuspuntuari. Gohar Dashti-ko espazio abandonatuak eta begetazioz beteak Iran eta Irak arteko gerratik desplazatutako pertsonen metafora moduan irakur daitezke.
Getxophoto-ren aurtengo edizioko gai ezberdin guzti horiek gurutzatu egin daitezke gatazka osteko existentzia dokumentatzen duen tapiz landua sortzeko. Hala ere, Jaialdiak, irudi erakargarri bat margotzea baino zerbait gehiago egin nahi du. Hizketaldian benetan aurrera egin ahal izateko, arreta jarri behar diegu aurkezten zaizkigun lekzioei. Orduan hasiko gara gertaera hauek adiskidetzen.
“Iragana ezin da aldatu, gaiztakeria ezin da desegin. Beraz, batek esango luke iragan mingarri bat gainditzeko modu bakarra memoria ezabatzea dela. Hala ere, adiskidetzearen balio politiko eta morala defendatzen duten teorikoek uko egiten diote adiskidetzeak ahaztea eskatzen duela dioen baieztapenari. Defendatzaile horiek diote portaera txarraren ezagutza eta aitorpena eta biktimen errekonozimendua ezinbestekoak direla adiskidetze arrakastatsu baterako”. (Radzik eta Murphy, 2015)
Monica Allende

Komisario independentea, ekoizle kulturala eta irakaslea, Monica Allende Getxophoto eta Landskrona Foto Festival-eko (Suedia) zuzendari artistikoa da. WeTransfer plataformarekin egin izan du lan sormen-aholkulari moduan. Aldi beren diziplina anitzeko proiektuak ekoizten ditu mundu osoko bestelako plataforma eta artistekin. Format Photography Festival-a zuzendu du Derby-n, Ingalaterran, Screen Projects-ekin egin du lan eta gaur egun Photo London jaialdirako Belgikako Anton Kusters artistaren Blue Skies proiektua ekoizten eta komisariatzen ari da.
Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan zen, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen. London Collegue Communication-en eta EFTIn irakasle bisitaria da eta lantegi zein hitzaldiak ematen ditu hurrengo leku zein erakundetan: Londreseko ScreenLab, Madrileko EFTI, Arabia Saudiko Tashkeil, Sunderland Unibertsitateko Mentorship Business Programme, Ferrara Nazioarteko Jaialdia, World Press Photo edota Magnum Agentzia.
Argazkilariak proposatzen ditu Deutsche Börse Photography Foundation, Prix Pictet, Joop Swart Masterclass / WPP edo FOAM Paul Huf Sarirako. Japongo Reminders Photography Stronghold eta Holandako Docking Station erakundeetan ikuskatzaile eta enbaxadorea ere bada. Epaimahaikidea izan da mundu osoko hainbat leihaketetan, beste beste, Vogue Festival, World Press Photo, Bar Tur Photobook, La Fabrica / Photo London-eko Book Dummy Award, Landskrona Foto, PhMuseum, Visura, eta National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing.
Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa eta Diseinu Grafikoko sarien Argazkigintzaren erabilpen onenarena.