Der Grief Laboratorioa

Azken urteotan argazkia ekoizteko, banatzeko eta ulertzeko erak izugarri azkar aldatu dira eta honek eragina dauka irudiak ikusteko gure moduan eta baita hauek “erabiltzen” ditugun eran ere bai.

Laboratorio honen helburua partaide bakoitzak bere lanaren inguruan duen begirada aldatzeko aukera eskaintzea izan zen. Der Greif-ek partaideak euren lanak partekatu eta trukatzera bultzatu zituen, irudi fotografikoa pentsatzeko eta lantzeko bide berriak sortzeko.

Der Grief

Argazki garaikidearen alorrean lan egiten duen kolektibo ezaguna da. Proiektuaren muina eta sustraia argitalpena bera da, zeinak jatorri desberdinetako argazkilarien eta autoreen lanak konbinatu eta aurkezten dituen pieza holistiko bat osatuz. Webgunea erakusketa-, komunikazio- eta informazio-plataforma gisa funtzionatzen du, argazki garaikideaz interesatutako guztientzat.

Digitala eta analogikoa lotzen dute, irudiak banatzeko eta jasotzeko mugak eta muga berriak esploratuz eta zabalduz aro digitalean. Haien proiektu guztiak espazio birtual, fisiko eta inprimatuak lotzen ditu. 2008an sortu zenetik, kolektiboak gai garaikideekin aritu da: jabetza sorkuntzaren inguruko pertzepzio aldakorrak, irudien desestekualizazioa eta berrestekualizazioa, apropiazioa, artelan ikuspegitik argazki artxiboaren tratamendua eta remix kulturaren agerpena (material existituen konbinazio edo edizio bidez sortutako lan eratorriak).

FOAM, Aperture Foundation, C/O Berlin, Fotomuseum Winterthur bezalako erakundeekin lan egin zuten, eta gutxi gorabehera 1.000 argazkilari eta artistaren lana argitaratu dute, bai inprimatuan, bai online.

J. Gómez

Jump Trump

Urte horretako apustu handienetako bat jarduera interaktibo eta ludiko bat programatzea izan zen, publiko orokorraren gozamenerako. Horregatik aukeratu zen Jump Trump, Erik Kessels eta Thomas Mailaender artistek Herbehereetako Unseen jaialdiarekin elkarlanean sortutako instalazioa. Instalazio lotsagabe horrek lurreko gizon eraginkorrenari mendekua hartzeko aukera katartikoa eskaini zuen, Donald Trumpen tamaina erraldoiko erretratua duen koltxoneta baten gainetik salto eginez.

4 egunez 500 parte-hartzaile baino gehiagok egin zuten salto eta instalazioa 3.000 lagunek bisitatu zuten. Eragin handiena komunikabideena izan zen, The Washington Post edo Euronews bezalako nazioarteko prentsako hedabide garrantzitsuek albistearen berri eman baitzuten.

J. Gómez

Oheak

Oheak zinema areto iragankorra –jarorrizko bertsioan– da, non astebetez oheek ohiko jesarlekuak ordezkatzen dituzten. Film bat ikusteko beste era bat, posizioa eta espazioa aldatuz. Hainbat gau jarraian, Agnès Vardaren eta JRren Caras y lugares (Visages, villages) film dokumentalaz gozatu ahal izan zuten ikusleek, Punta Begoña Galerietan horretarako jarritako ohe bikoitzetatik. Aurreikusitako 300 plaza baino gehiago egun batzuk lehenago agortu ziren.

J. Gómez

Marmitako

Aurreko urteetan bezala, 150 pertsona baino gehiago etorri ziren bisita berezira, Jaialdiaren erakustaldi guztietan zehar ibilbidea egiteko, komisarioaren eta Getxora beren lana aurkeztera hurbildu ziren artisten eskutik. Bisita eguzkitsu eta jendetsuaren ondoren, piknik bat antolatu zen eta Bidebitarte Txokoko sukaldariek marmitako ikusgarri bat prestatu zuten bertaratutako guztientzat. Gozamena.

J. Gómez