Sofía Moro
Ellos y nosotros

Talde erakusketa hau Estatua gatazkan izenekoa dugu; erakusketa honek lau artista biltzen ditu, eta beren lanek XX. mendean Espainian izan ziren gatazken inguruan egiten dute hausnarketa: Julián Barón-en lan argitaratugabeak Espainiako Gerra Zibila aztertzen du gaur egungo birsortze historikoen bitartez; Clemente Bernad-en hausnarketa luzearen azkeneko emanaldia, euskal gatazkaren eta ETA-ren amaieraren inguruan, abandonatutako eraikinen bitartez kontatua; Sofía Moro-ren Gerra Zibilean bizirik irten zirenen erretratu eta istorioek belaunaldi baten kontaketa polifonikoa sortzen dute; eta Juan Valbuena-ren lanak kolonizazioak eta deskolonizazioak Ekuatore Gineako gatazka ahaztuan izandako ondorioei heltzen die.

Lan honek gerra zibil fratrizida eta krudelaren esentzia laburtzen du, non Espainiako eta atzerriko soldaduek, mundua alda zezakeen ideologia defendatzeko borrokan jardun zuten. Esaldi hori, 1938. urtean, Teodomiro Hidalgok bere lubakitik, Casa de Campo-n, atera zuen argazkiaren ertz batean idatzi zuten. Teo Galiziako landa-medikua zen, bakezale amorratua, eta zaurituak zaintzen eman zuen borrokaldia. Sofía Mororentzat, hitz horiek, Espainiako Gerra Zibilaren azken zentzua laburtzen dute: alde batekoak eta bestekoak bereizten dituen espazio txikian zehar ibiltzeko ezintasuna. 1996an nazioarteko brigadista batzuek erretratatu eta gero, Moro bere familiaren eta bizirik irten ziren bando guztietako hamarnaka lagunen historian murgildu zen, belaunaldi bati buruzko kontakizun polifo- nikoa irudikatzeko. Mororen liburuan ez dago buruzagi politikorik. Hiltzeko beldurraz, seme-alabaren bat galtzearen sufrimenduaz, bizirik ateratzearen zorteaz edo lagun bat errematatzearen gordin- tasunaz hitz egiten duten gizon eta emakumeak besterik ez dira. Batzuetan, izan zuten balentriari buruz ere hitz egiten dute.


J. Gómez
C. Gómez

Sofía Moro (Madril, 1966)
Ellos y nosotros

2018ko edizioa
Barruko eta kanpoko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak