Simon Norfolk
When I Am Laid In Earth

2014an, Simon Norfolk-ek, Kenia izeneko mendira bidaiatu zuen Lewis glaziarraren urtzea dokumentatzeko –azkeneko zortzi hamarkadetan bolumenaren %90 galdu du–. Argazkilariak ingurumen-salaketa sutsua egiten du, glaziarraren jatorrizko frontea zeharkatzen duen su-lerro baten bidez. Horretarako, mapa zaharrez eta GPS teknologiaz baliatu da. Kenia mendia antzinako sumendi lotiaren muinoi higatu gisa altxatzen da. Norfolk-ek suaren metafora erabiltzen du, sumendiaren amorruz eta labaz betetako bihotza argazki bidez esnatzeko ahalegin poetiko batean. Artistak petrolioa erabiltzen du demarkazio dotoreak marrazteko; ikusleari gogorarazi nahi dio hidrokarburoaren gehiegizko erabilera dela glaziarraren desagerpenaren arrazoi nagusia. Sua eta izotzaren arteko arrailak glaziarraren urtze errukigabea adierazten du. Norfolk-ek denboraren dentsitatea erretratatzen du, haren geruza guztiak erakutsiz.


J. Gómez

Simon Norfolk (Nigeria, 1963)
When I Am Laid In Earth

2018ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Ereagako lorategiak