Luca Locatelli
Germany Energy Revolution

Alemaniak, munduko laugarren herrialderik industrializatuenak, iraultza energetikoari ekin dio, planetako ekonomiarik jasangarriena bihurtzeko. 2050. urterako Alemaniako energia-iturrien %80 berriztagarriak izatea dute helburu. Luca Locatellik adibide alemana gerturatzen digu irudi zirraragarrien bidez, itxura zein edukiari dagokienez. Abandonatutako gasolindegi batean kokaturik, argazkilari italiarraren erakusketak, munduko ekonomiarik handienetakoaren eraldaketa energetikoa erakusten digu ohi ez bezala. Autore honen seriean zentral nuklearrak daude, ia guztiak 2011. urtetik aurrera itxitakoak, ezohiko jolas-parke bihurturik; turbina erraldoiak; haize-errotak; panel fotovoltaikoen zelaigune handi bat eta antzinako ikatz-fabrikak, urtean 22 milioi tona lignito sortzeko gaitasunarekin. Erregairik zikinena da, Alemaniako energiaren %44-aren erantzulea. Datozen 30 urteetan energia-iturri horretaz libratzea da munduko lignito-ekoizlerik handienaren erronka nagusia. Germany Energy Revolution lanak gatazka-osteari heltzen dio, energetikoa bezalako sektore estrategikoaren ikuspuntutik.


J. Gómez

Luca Locatelli (Italia, 1973)
Germany Energy Revolution

2018ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Antzinako gasolindegia