Live Wild Collective
Infinite Travels

Infinite Travels Identitatea eta Indarkeria erakusketa kolektiboaren parte izan zen. Live Wild Kolektiboak armeniako genozidioa landu zuen, jatorri bikoitzaren konplexutasunak aztertuz. Zanele Muholik erantzun pertsonala eskaini zion gorputz femenino beltzaren kolonizazio eta exotismoari. Eta Dragana Jurišik narrazio delikatu bat sortu zuen ez-Jugoslavia kolapsoaren ondoren nortasunaren galerari buruz.

Kolektibo hau hainbat herrialdetako zazpi emakumeren ahotsek osatzen dute. Getxon Lucie Khahoutian artistaren lana aurkezten da. Collage eta argazkiak nahastuz desagertuz doan memoriari heltzen dio. Lucie-ren haurtzaro kulturanitzak, oin bat Frantzian izan zuen eta Armenian bestea, eragin handia dauka bere lanean. Khahoutian-ek sormenez konbinatzen ditu Armeniako kode bisualak Europako estetikarekin, musika-notak bailiran. Azken emaitza sinfonia bisuala da, zeinak, umorearekin, norbanakoen jatorri eta garapenaren gaia sakontzen duen, elementu espiritual eta mistikoak aurkeztearekin batera. Mugimendu dadaistak eta Fluxus-eko artistek inspiraturik, arte marjinalaz eta arte naif-az gain, absurdoaren kontzeptua presente dago artista honen lanean. Mendiak nonahi azaltzen dira, armeniarrek Ararat mendiarekin duten obse- sioari omenaldia eginez. Lan honen atzean genozidio armeniarra antzeman daiteke; genozidio hark eragin zuen biktima-kopurua 600.000 eta 1,5 milioi pertsona artean kalkulatzen da.


J. Gómez

Lucie Khahoutian (Armenia, 1990)
Infinite Travels

2018ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Torrene Aretoa