Kazuma Obara
Far East A Stolen Father

Memoria berbisitatzen izeneko erakusketa kolektiboan Bigarren Mundu Gerrako ikuspuntu historikoen inguruan –Europatik Asiara– hitz egiten diharduten bi artista erakusten dizkigu. Erru eta lotsa sentimendu iraunkorrak eta oraindik ere adierazi gabeko minen jarraipena islatzen ditu erakusketa honek. Anton Kusters-en proiektua Alemania naziaren kontzentrazio-esparruetan zehar egindako bidaia da. Egile honek, polaroid bakarrean, esparru horietako bakoitzaren zeru urdinak harrapatzen ditu. Kazuma Obara-ren lanak desafioa egiten dio Japoniako gerra ostearen kontakizun ofizialari, gerra-presoen testigantzek egindako gertaeren berreraiketaren bitartez.

Memoria kolektiboa herrialde bakoitzeko narrazio ofizialean oinarritzen da. Japoniaren kasuan, Bigarren Mundu Gerraren kontakizun historikoak eraso nuklearrak eta herritarren biktimizazioa ditu oinarri, baina aldameneko herrialdeetara egindako inbasioak eta Japoniako ejerzitoak han egin zituen indarkeria-ekintzarik aipatu gabe. Obarak azpikoz gora jartzen ditu bertsio ofizialistak, gatazkaren memoria gerrako presoen, gatibu langile asiarren eta soldadu kolonialen ikuspuntutik eraikiz. 10 nazionalitateko 200.000 pertsonetik gora, horien artean australiarrak, korearrak eta bertako asiarrak, gatibu-lan gogorrak egitera zigortu zituen gobernu nipondarrak Tailandia eta Birmania arteko trenbidean. Apenas ezagutzen den gai hori berpiztu egin du argazkilari gazte honek, bizirik irten zirenak eta preso haien seme-alabak aurkitzeko Malaysia, Tailandia, Hego Korea, Erresuma Batua, Australia eta Japoniara bidaiatu ondoren. Entsegua Japonia barruan zein kanpoan kontuan hartu ez den historiaren protagonista anonimoen oinazean oinarritzen da. Irabazle eta galtzaileen ideia estatikoa gainditzeko ahaleginean, Obarak, gerra ahaztua eta ahaztezinaren oihartzunak berreskuratzen ditu.


J. Gómez

Kazuma Obara (Japonia, 1985)
Far East A Stolen Father

2018ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Amezti Aretoa
Laguntzailea: EU Japan Fest