Julián Barón
El laberinto mágico

Talde erakusketa hau Estatua gatazkan izenekoa dugu; erakusketa honek lau artista biltzen ditu, eta beren lanek XX. mendean Espainian izan ziren gatazken inguruan egiten dute hausnarketa: Julián Barón-en lan argitaratugabeak Espainiako Gerra Zibila aztertzen du gaur egungo birsortze historikoen bitartez; Clemente Bernad-en hausnarketa luzearen azkeneko emanaldia, euskal gatazkaren eta ETA-ren amaieraren inguruan, abandonatutako eraikinen bitartez kontatua; Sofía Moro-ren Gerra Zibilean bizirik irten zirenen erretratu eta istorioek belaunaldi baten kontaketa polifonikoa sortzen dute; eta Juan Valbuena-ren lanak kolonizazioak eta deskolonizazioak Ekuatore Gineako gatazka ahaztuan izandako ondorioei heltzen die.
Espainiako Gerraren gatazka-ostea bezalako gaiari aurre egiten dio egileak,1936. eta 1939. urteen artean errepublikarrak eta nazionalak aurrez aurre jarri zituen gerrako pasarterik esanguratsuenak Espainiako geografiatik barrena irudikatzen dituzten hainbat berregite historikotan sartuz. Ludikoa eta kulturalaren arteko erdibidean dauden jardunaldi horiek, gerra hurbiletik ezagutu ez duen gizartea batailaren egunerokora gerturatu nahi dute. Pelikulei eta gerra-sasoiko korrespontsalen argazkiei esker, berregite horien antolatzaileek unibertso paraleloa sortzen dute, non publikoa ikuskizunaren parte den. Aukeratutako bandoko kidez mozorroturik, ikusleak, liburu edo senideen kontakizunen bitartez soilik ezagutu duten iraganean murgil daitezke. Euren artean ezkutaturik, argazkilariak, gainjarritako irudiekin osatutako labirinto magiko bat sortzen du, orain dela gutxiko Espainiako historia mingarrienaren inguruan norbanakoen pertzepzioak nola sortzen diren ulertu ahal izateko.
Julián Barón Castellón-en jaio zen 1978an, eta Ingeniaritza industriala ikasi zuen. Lana utzi zuen Madrileko Blank Paper kolektiboan sartzeko. Azken hamarkadan bere lana testuinguru sozio-politiko larria eta irakaskuntza eta proiektu didaktikoak konektatzen dituen lan gorputza garatu du. 2011an C.E.N.S.U.R.A., bere lehen liburua argitaratu zuen First PhotoBook Award, Paris Photo-Aperture Foundation-en ohorezko aipamena jaso zuena. Fannie Escoulen-k Discovery Prize-Rencontres d’Arles 2015erako izendatu zuen non, Régimen Visual instalazioa aurkeztu zuen. Bere lana Centre d’Art Pompidou-Metz, Netherlands Fotomuseum, Get It Louder Beijing, ChangJiang Biennale, Chongqing edo Arts Santa Mònica-n erakutsi du, besteak beste. C.E.N.S.U.R.A.-k Magnum Photography Awards jaso zuen 2016an Open Series kategorian. 2018an Régimen Desborde aukeztuko du Liman, Perú. Gaur egun Fundación Fotocolectania-k sustatzen duen imagenred.org online proiektua kudeatzen du, profil pedagogiko, kolaboratibo eta transbertzala.

Julián Barón (Castellón, 1978)
El laberinto mágico
2018ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak