Josh Begley
Good Luck With the Wall

Erakusketa kolektibo honetan abangoardiako teknologia da aurkezten ditugun lanetako batzuen ardatza. Horien artean dago Good Luck With the Wall Josh Begley artistarena. 6 minutuko pieza multimedia honek Google Earth sateliteak hartutako 200.000 argazkitik gora biltzen ditu. The Sun Ladies, Maria Bello aktore eta aktibistaren errealitate birtualeko esperientzia saritua ere bertan izango dugu; Christian Stephen eta Celine Tricart-ek zuzendutako lanak, ikuslea, fronteko lehen lerrora eramaten du, gerrillari yazidien artean. Bitartean, Markel Redondo-ren Sand Castles lanak dronen teknologia erabiltzen du, Espainiako urbanismo neurrigabearen ondorio larriak zerutik begiratuta eskaintzeko.

Artista iparramerikarrak Estatu Batuak eta Mexiko, Pazifikotik Atlantikoraino, bereizten dituen 3.144 kilometrotako mugaren gai- neko aire-bidaia proposatzen digu. Sei minutuko pieza multimedia honek Google Earth-en sateliteek ateratako 200.000 argazkitik gora biltzen ditu. Josh Begley-k bi herrialdeak bereizten dituen horma eraikitzearen bideraezintasunaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Munduari eta Donald Trump presidenteari berari ere bidaltzen dion abisu ideologikoa eta oso bisuala dugu eta AEB- etako azkeneko hauteskundeen emaitzari ematen dion erantzuna ere bada. Begley sarkasmoaz baliatzen da basamortu, ibai etalur menditsuen artean horma bat eraikitzeak eragingo lituzkeen erronkak aipatzeko. Field of Vision kolektiboarekin elkarlanean egindako lan honen edukia, kutsu politiko handikoa, irudi abstraktu eta poetikoen bitartez eratzen da. Aukera honekin, Getxophoto-k, forma narratibo berriekin bat egiten jarraitzeko asmoa duela erakutsi nahi du.


Josh Begley (AEB, 1984)
Good Luck With the Wall

2018ko edizioa
Proeikzioa
Non: Antzinako Info Puntua