Nigel Swann
Borderlands

Borderlands In Flux erakusketaren parte da, mugen dokumentazio fisikoa eta Europako paisaia, ekialde-mendebalde harreman korapilatsua, protesta eta erresistentzia momentuak, migrazioa eta errefuxiatuen krisia ardatz dituena.
Greziako krisiaren erantzun gisa sortu eta 2015eko udan zabaldu zen, Bigarren Mundu Gerraz geroztik bizi izandako errefuxiatuen exodorik handienaren erdian. Erakusketaren helburua egungo gizartearen izaera arina eta trantsiziozkoa eta egun bizi dugun ziurgabetasun-egoera ezagutzera ematea izan zen. Hurrengo urtean errefuxiatuen krisia areagotu egin zen eta horrekin batera, Britainia Handiak Europar Batasuna uztea- ren alde bozkatu zuen ustekabeko erreferendumean. 2017an ziurgabetasun-egoera horretan murgildurik, EBren egungo egoera zalantzan jartzeko garaia izan zen.
Nigel Swann Ipar Irlandako Armagh konderrian jaio zen eta 90eko hamarkadaren bukaeratik Irlandako Louth konderrian bizi da. Konderri biak muga-eremuan daude eta gatazka garaian oso militarizatuta egon ziren. 1998an Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zenetik, muga hauek ikusezin bihurtu dira eta ez da bertan tirabirarik eman. Brexita iragarri eta gero, Swann-ek inguru hauek dokumentatzeko proiektuari ekin zion. Bere ikerketak oinarri bi zituen: “paisaia eta memoria” eta “genius loci”, Erromako mitologiaren arabera toki baten babes-espiritua adierazten duten irudiak. Bere proiektuak “palinpsesto paisaia” honek agerian utzitako hondarrak dokumentatzen ditu, lehengo egoera eta sentimenduen oihartzunak, gaur egungo giro politikoaz hitz egiten dutenak.
1962an Portadownen jaioa, Ipar Irlandan, Dublingo National College of Art and Design eskolan ikasi zuen eta Arte Ederretako Argazkigintzan masterra osatu zuen University of Ulsterren 2019ko maiatzean. 1985ean Arte Ederretan graduatu ondoren, argazkigintzarekin lotutako industrietan lan egin zuen Londresen. 1997an Irlandara itzuli zenean, argazkigintzako enpresa bat sortu zuen, swannlocations, nazioarteko argazki ekoizpenak herrialdera erakarri eta errazteko asmoz. The Gallery of Photography Irelandeko argazkilari egoiliarra izan zen 2019-2020 bitartean, eta aldi horretan bere ikerketa praktikoak Irlandako Kultura, Ondare eta Gaeltacht Sailaren laguntza izan zuen.


Nigel Swann (Ipar Irlanda, 1962)
Borderlands
2017ko edizioa
Barruko instalazioa
Komisarioak: Shoair Mavlian eta Monica Allende
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak