Monica Alcazar-Duarte
The New Colonists

The New Colonists, Elkarrizketa Berriak talde-erakusketaren parte da, ikusizko komunikaziorako plataforma multimediak baliatuz era anitzetan lan egiten duten artisten obra jasotzen duena. Erakusketak medio digital berrien –alegiazko errealitatea, programazioa, sormen kodea– eta ohizko medioen –inprimaketak, bideoa, eskultura, performancea, soinua– konbinazioak eskaintzen dituen aukerak esploratzen ditu. Asmoa ikusizko narratibaren arloan esperimentazio bide berriak zabaltzea da, bizitza modernoaren konplexutasuna islatzeko gauza izan daitezkeenak. Aldi berean, ikuslearekiko konpromisoari eutsi nahi zaio, izan ere, teknologiaren erabilerak publikoaren ikusizko komunikaziorako aukerak erabat aldatu ditu.

2030ean Mars One misio espazialak, ekimen pribatua denak, lehenengo giza kolonia ezarriko du Marten. Hasierako fasean 4 astronautaz osatutako taldea bidaliko du. Aukeraketa-prozesu zorrotzatik itzultzeko txartelik gabe planeta gorrira joango diren sei taldeak irtengo dira. Gizakia eta zientziaren arteko harremana miatzeko jakinminak bultzatuta, Alcazar-Duarte aukeratutako lau zientzialarirekin jarri zen harremanetan, euren esperientzia pertsonalak ezagutzeko. Emaitza The New Colonists proiektua izan zen. Hainbat erretratu biltzen ditu Marte herri txikiko (Estatu Batuak) eguneroko bizimoduaren argazkiekin eta Lur planetaren orbita txikiaren jardueraren proiekzio batekin. Egilearen asmoa espazioko lehia berriaren alde metafisikoak, etikoak eta ingurumenarekin lotutakoak miatzea eta giza baldintzaren inguruan hausnarketa egitea da, ikuslea ongizate eta kontserbazioko parametroak plan- teatzera gonbidatuz.


J. Gómez

Monica Alcazar-Duarte (Mexico, 1977)
The New Colonists

2017ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Torrene Aretoa