María Portaluppi
Este no es el paraíso

Gizakien animalia-aldea aztertzeko asmoarekin, Portaluppi Mexiko hiriko zooa bisitatzen hasi zen. Animaliak pertsonen portaera basatia kontatzen zuen ipuin bateko pertsonaiak zirela irudikatzen zuen. Pixkanaka beste leku batzuk bisitatzen hasi zen, hala nola, museoak, taxidermia-tailerrak edo unibertsitateak, animaliei buruzko ezagutzan sakontzeko. Lanak beste itxura bat hartu zuen eta ordura arte arretarik jarri ez zien lekuek protagonismoa hartu zuten Este no es el paraíso seriea osatu arte. Portaluppik testuingurutik ateratako espazio bat erretratatzen du eta espazio horretan, animaliak ez ezik iluntasuna ere protagonista da. Ilunantzak inguratu egiten ditu eta etxetiarra eta naturala denaren artean zintzilikatutako agerlekuan jartzen ditu. Bitarteko espazio horretan harri eta zur dirute, baita bizigabeak ere; espazio horretara ohitu egin behar izan dute. Hala ere, ez dute sekula ahazten hori ez dela euren paradisua.
Quiton jaio zen (Ekuador) 1980an, eta gaur egun Madrilen bizi da. 2005ean zine-ikasketak egin ondoren, argazki-zuzendari moduan jardun zuen hainbat proiektutan. 2013an argazkilaritzako graduondoa egin zuen São Paulon. Argazkilaritza Garaikideko Mintegian parte hartzeko aukeratu zuten Mexikoko Irudiaren Zentroan, eta baita PhotoEspaña ikuskaldietan ere, 2015ean. Urte hartan egin zuen lehenengo erakusketa bakarka Guayaquil-eko Cino Fabiani Etxean (Ekuador). Gaur egun, Encontraste kolektibo mexikarreko kidea da eta Madrilgo EFTI eskolako Roberto Villagraz Beka jaso berri du.


María Portaluppi (Ekuador, 1980)
Este no es el paraíso
2017ko edizioa
Kanpoko instalazioa
Non: Zabala eskola