Dries Depoorter
Jaywalking

Jaywalking, Elkarrizketa Berriak talde-erakusketaren parte da, ikusizko komunikaziorako plataforma multimediak baliatuz era anitzetan lan egiten duten artisten obra jasotzen duena. Erakusketak medio digital berrien –alegiazko errealitatea, programazioa, sormen kodea– eta ohizko medioen –inprimaketak, bideoa, eskultura, performancea, soinua– konbinazioak eskaintzen dituen aukerak esploratzen ditu. Asmoa ikusizko narratibaren arloan esperimentazio bide berriak zabaltzea da, bizitza modernoaren konplexutasuna islatzeko gauza izan daitezkeenak. Aldi berean, ikuslearekiko konpromisoari eutsi nahi zaio, izan ere, teknologiaren erabilerak publikoaren ikusizko komunikaziorako aukerak erabat aldatu ditu.

Cambridge-ko Unibertsitateko zientzialariek premiagabeko lekualdatzeak saihesteko Trojan Room-eko kafe-makinan bideo-kamera jarri zutenean, historiako lehenengo webcam-a asmatu zuten eurek jakin gabe. Gertaera hura erreferentzia izan zen Depoorterren lehenengo instalaziorako, Trojan Offices zeritzona; zazpi bulegotako kafe-makinetan zaintza-kamerak jarri zituen. Orduz geroztik, bere lanek, pribatutasuna, internet eta zaintza kontzeptuetan oinarritzen jarraitu dute. Jaywalkers-en (ingelesez oinezko zuhurgabea) poliziak hiriko bidegurutzeetan jarritako segurtasun-kameren bitartez, gorri dagoenean kalea gurutzatzen ikus ditzakegu oinezkoak. Baina Depoorterrek harago ikusten du eta giza portaeraren beste ezaugarri batzuk miatzen ditu. Autoreak berak sortutako komando-sekuentzia baten bitartez, botoi bat sakatu eta emailez polizia-etxe gertukoenera denuntzia bat bidaltzeko aukera ematen du. Inork ez gaitu ikusten eta gure parte-hartzea anonimoa da. Dilema eta tentazioa hor daude.


J. Gómez

Dries Depoorter (Belgika, 1991)
Jaywalking

2017ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Torrene Aretoa