Matthew Pillsbury
Time Frame

Denboraren igarotzea erregistratzea da Matthew Pillsburyren obsesioetako bat. Hamar urtetik gora darama, estilo eta emaitza bisual bereziarekin, mundu osoko museoei eta bertako bisitariei argazkiak ateratzen. Lan artistikoaren etengabeko presentzia aldaezina eta lan horiek hartzen dituen espazioa ikusleen nora ezeko ibilerarekin gurutzatzen den lekuetan jartzen du begirada. Artelanak eta arkitektura izugarriak geldirik daude, aldagaitz, denboraren igarotzeari jaramonik egin gabe. Etengabe mugitzen ari diren bisitariak, aldiz, zehaztugabeko oroitzapen bihurtzen dira, iraganeko mamu.

Itxuraz erraza den teknika erabiliz, esposizio luzeak eta eskura dagoen argi naturala soilik, Pillsburyk abileziaz lortzen du orduak argazki bakar batean islatzea, denbora fisikoa eta psikologikoa erregistratzea, guk ikusi ezin dugun moduan gauzak erakustea. Estetika paregabeko irudiak oparitzen dizkigu eta espazio horien inguruko dokumentu dotoreak izateaz gain, giza jardueraren iheskortasuna eta iragankortasuna gogorarazten diguten erregistro bisualak ere badira.


J. Gómez

Matthew Pillsbury (Frantzia, 1973)
Time Frame

2016ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Algortako azoka
Laguntzailea: Algortako Azokako Merkatariak