Luce Lebart
Mold is Beautiful

Lizuna da artxiboaren etsai nagusia. Arrisku-faktorea eta aurre egin behar zaion hondatze-agentea da. Lizunaren sormen-ahalmena bidegabe ahaztuta dago, bainamikroorganismoen eraldaketa-gaitasuna betidanik erabili izan da ardoa, garagardoa, ogia eta gazta egiteko.

Victor Regnault kimikari eta Frantziako Argazkilari Elkarteko lehenengo presidenteak 1856an argazki-prozesuaren egonkortasunaren ikerketari buruz idatzitako testu batean aipatzen zuen, denborak soilik zehaz dezakeela argazki-prozesu jakin baten mantentze-lana.

Arduragabekeriaz eta interesik gabe sortutako irudi horiek antzinako uholde batek kaltetu zituen eta urte askoan ez zuten argirik ikusi. Gero ahanzturaren miragarri bihurtu ziren. Konfinamenduaren bakardadean, argazki - prozesuan erabilitako baliabide organikoak (gelatina eta patata-almidoia) hazitegi izan ziren ugaritze sortzaile aleatorioarentzat. Gaur egun, begiratzeko aurkezten zaizkigun irudiek, argazki baten gaitasun estetikoak artistaren borondatearen menpe ez daudela gogorarazten digute.


J. Gómez

Luce Lebart (Frantzia, 1970)
Mold is Beautiful

2016ko edizioa
Barruko instalazioa
Non: Punta Begoña Galeriak
Laguntzailea: Punta Begoña Galeriak